Prentsa Aretoa
2012/10/21
Urkullu: “Aldi berria hasi da Euskadin”
EAJren EBBren presidentea eta lehendakaritarako hautagaiak, hauteskunde eguneko emaitzak ezagutu ondoren adierazi du “Aldi berri bat hasiko dela orain Euskadin”. “Beharrezkoa dugu Euskadin akordioetarako eszenatokia eraikitzea, krisitik irtetzeko, Bakea eta elkarbizitza finkatzeko eta Euskadiren estatus politiko berria definitzeko”.
“Herri hau ez da elkarren kontra eginez eraikiko, ez da banaketatik edo bazterketatik eraikiko. Herri hau denon artean eta denontzat eraikiko dugu”, esan du Urkulluk.
Horretarako alderdi politikoen arteko akordioa bakarrik ez, eragile sozial eta ekonomiko guztien beharra dagoela azpimarratu du Urkulluk.
"Euskadi ezin izango da testu-inguru politiko eta sozialetik baztertu. Krisialdi ekonomikoa bizi dugu baina krisi politiko batean ere murgilduta gaude, Espainiar estatuan eta Europa osoan. Krisialdi politikoari ez begiratzeak ere eragin dezake ezegonkortasuna eta konfiantza falta", erantsi du.
"Ezinbesteko ditugu egonkortasuna eta erakunde arteko begirunea, aniztasuna bermatuz eta birzentralizatzeko prozesuak eta alde bakarreko erreformak saihestuz. Elkarrizketari luzatu diogu eskua, gaur argi eta garbi hitz egin duen Herri honi zor diogun begirunean oinarri harturik", zioen Urkulluk.
Iñigo Urkulluk bihartik aurrera gogor lan egiteko deia egin du eta EAJko alderdikide guztien lana eta esfortzua eskertuz amaitu du ospakizuna.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15