Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/01

Urkulluk "herri akordio zabala" proposatu du biziberritze ekonomiko eta enpleguari begira

"Luzeegia izan da gatazka politiko, ekonomiko eta soziala bizi izan dugun aldia", baieztatu du Arabako EAJko hautzahaitzaren eta arlo ekonomikoaren inguruan egin duen hauteskunde egitasmoaren aurkezpenean.

rss Ezagutzera eman

Iñigo Urkullu EBBren presidente eta Lehendakarigaiak "biziberritze ekonomikorako eta enplegurako herri akordio zabala" proposatu du, eta krisialditik irteterik badagoela uste du "eragile instituzional guztion lankidetza eta laguntasunarekin". "Luzeegia izan da gatazka politiko, ekonomiko eta soziala bizi izan dugun aldia", baieztatu du.

Urkulluk Xabier Agirre ABBren presidente eta Arabako EAJ-PNVren zerrendaburuarekin batera aurkeztu du Gasteizen, EAJk "Euskadi Konpromisoa: politika ekonomiko berria" izenburupean, arlo ekonomikoaren inguruan egin duen hauteskunde egitasmoa.

Urkulluk defendatu duenez, oraingo krisi ekonomikoak "borondate eta gaitasunak uztartzea" exijitzen du, "lidergo berria geureganatzea eta Euskadin enplegurako eta biziberritze ekonomikorako akordio zabala sustatzea".  

Horregatik, "gobernu sendo eta prestatuak" beharko direla baieztatu du, eta "enplegu eta biziberritze ekonomikorako akordioa" proposatu du, ezinbesteko jotzen baitu "adostasun eta lankidetza handiagoa". "Luzaroegi bizi izan gara gatazka politiko,ekonomiko eta sozialean. Adostasunera bueltatu beharra dugu", berretsi du.

"Lan munduratze azkarrerako planak jarriko ditugu martxan, eta enplegu politika pasiboen kudeaketa erreklamatuko dugu, Gernikako Estatutuak aurreikusten duenari men eginez", baieztatu du Urkulluk.