Prentsa Aretoa
2012/09/18
Urkullu: “Gure lehen konpromisoa da Euskadin gazteentzako aukerak sortzea”
Iñigo Urkullu EBBren presidente eta Lehendakarirako hautagaiak Alderdiaren izenean aurkeztu ditu gaur goizean, EAJ-PNVk hurrengo hauteskundeetan aurkeztuko dituen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hautagai zerrendak.
Gasteizen, Ibiltariaren eskultura ondoan ospatu den ekitaldian, Iñigo Urkulluk zera azaldu du “EAJ-PNVren hautagaiok aurrerako urratsa eman dugu. Pertsona konprometituak gara. Konpromiso pertsonala hartu dugu zintzotasunarekin. Gure konpromisoa Euskadi da, Euskadiren interesen defentsa. Konpromiso hau lur honetan sustraituta dago, idatzita dago, eta gure hitza eman dugu. Egitasmoa badugu eta gauzatzeko ilusioa ere bai” azpimarratu du buru jeltzaleak .
Iñigo Urkulluk hitz bereziak eskaini dizkie gazteei. “ Gure lehen konpromisoa da gazte enplegurako plana martxan jartzea”. “Premiazkoa da” baieztatu du. “ Eskuan izango ditugun bitarteko guztiak erabiliko ditugu enplegurako prestakuntzan, praktika kontratuak eta prestakuntza kontratuak aktibatzeko, autoenplegua sustatzeko,nazioartekotze bekak eskaintzeko eta Lanbide erakundea dinamizatzeko”. “20.000 gazteri zuzendutako ekimenak bultzatuko ditugu”.
Urkulluk EAJ-PNVk “ talentua eta ekimena sustatzera begira, gazte enplegua eta gazte ekintzailetza ahalbidetzeko “ egingo duen apustu irmoa azaldu du . “Gazte prestatuek beren lehen aukera Euskadin izatea eskatzen digute. Gure lehen konpromisoa da. Euskadiko gazteriak lehen lan aukera Euskadin bertan izatea nahi dugu. Hauxe da Euzko Alderdi Jeltzalearen “Euskadi Konpromisoa” baieztatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15