Prentsa Aretoa
2012/07/27
Bengoa Osasun sailburuak legealdia "galdu" duela gaitzetsi du EAJk
Kerman Orbegozo, Nerea Antia eta Josune Gorospe legebiltzarkide salatu dutenez, Lopez Exekutiboaren Osasun arduradunak "marketina" baino ez du egin, Osakidetzako beharrezko erreformak eta hobekuntzak ahalbidetu ordez.
Rafael Bengoa Osasun sailburuak Legealdiaren hiru urte galdu dituela salatu du Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak, “marketina egin eta kea saldu” baino ez baitu egin.
Nerea Antia, Kerman Orbegozo eta Josune Gorospe legebiltzarkide jeltzaleek prentsaurrekoan aztertu dute Bengoak zuzentzen duen sailaren kudeaketa.
Antiak salatu du Lopez Exekutiboaren Osasun arduradunak “marketina” baino ez duela egin; halaber, “kea saldu du Osakidetzak behar dituen erreformak eta hobekuntzak ahalbidetu gabe”.
Neurriak aztertu bai, baina neurri horiek ez dituztela abiarazi nabarmentu du Antiak. "Azken emaitzak oso makalak dira. Antiak gaixotasun kronikoak dituztenak zaintzeko estrategia erabili du "makaltasun" hori argudiatzeko. Legealdi hasieratik Bengoaren apustu nagusia izan zen, baina hiru urteren buruan estrategia horren erdia baino ez dela gauzatu gaineratu du.
Bestetik, lehen arretako kalitateak "okerrera" egin duela zehaztu du Antiak. Gaixo bakoitzari eskaintzen zaion denbora horren adierazle dela azaldu du. Aurreko legegintzaldian arreta denbora %18 hazi zela gogora ekarri du, baina azken hiru urteetan denbora hori %4,4 baino ez dela igo jakinarazi du.
Azkenik, AUO Arabako Unibertsitate Ospitalea "presaka" egin dela kritikatu du, eta "ezinegona eta itxarote zerrenden handitzea" ekarri duela zehaztu: Osakidetzako batez besteko itxarote zerrenda 50 egunekoa da, eta AUOkoa 61 egunekoa.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15