Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/06/29

EAJk azalpenak esaktu dizkio Bengoari, Lopez Gobernuak kontsumo tartekaritzan aplikatuko dituen murrizketen aurrean

“Berriz gaude, Lopez Exekutiboak egiteko eta gobernatzeko izan duen moduaren azken adibidearen aurrean: gauza bat esan eta kontrakoa egin” iragarri du Josune Gorospe legebiltzarkideak “ behin eta berriz, Rajoyren murrizketak aplikatuko ez dituztela errepikatu arren, guztiz bestelakoa da errealitatea: denbora daramate murrizten”.

rss Ezagutzera eman

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Osasun eta Kontsumo sailburuaren agerraldia eskatu duKontsumobidentartekaritza arloan aplikatu diren murrizketak azal ditzaten.

"Lopez gobernua Rajoyren exekutiboak bultzatutako murrizketak ustez aplikatuko ez dituela aldarrikatzen ari den une honetan, deigarri gertatzen da Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailburuak murrizketa horiek aplikatzea, kontsumo tartekaritza den gai hain delikatuan “Berriz ere gaude Lopez Gobernuaren egiteko eta gobernatzeko moduaren adibidearen aurrean: gauza bat esan eta kontrakoa egin” gaineratu du, “behin eta berriz Rajoyren murrizketak aplikatuko ez dituztela esan arren, bestelakoa da errealitatea: denbora daramate murrizten” .

Legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez, Kontsumobide Institutuak 2012 urterako dituen Aurrekontuen memorianislatzen denez- Osasun eta Kontsumo Sailak berak egina -, “kontsumo tartekaritzak izan behar du enpresentzako eta pertsona kontsumitzaileentzako tresnarik eraginkorrena”. “Dena dela, Lopez Gobernuak asko murriztu ditu kontsumo arbitroei 2012 urtean egingo den tartekaritza lanagatik ordaintzen diren tarifak; gai honek ere haserrea eragin du  kontsumo tartekaritza lana egiten duten profesional hauen artean, beste alde batetik kontsumitzailearentzat ere kaltea suposatzen duelako”, erantsi du.

Hori guztia kontuan hartuta, EAJren legebiltzar taldeak Bengoa sailburua Eusko Legebiltzarraren Osasun eta Kontsumo batzordean agertzea eskatu du, kontsumo tartekaritza hauetan egin diren murrizketen berri eman dezan.