Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/06/21

Kiroleko Dopinaren Aurkako legea ‘ona eta beharrezkoa‘ da, baina ‘gabezi batzuk‘ ditu hainbat artikulu idaztean, EAJren ustez

Peio Iparragirre legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez, Lege hau aurkeztu zenean, EAJk kezkatzeko moduko aspektu batzuk aurreikusi zituen proiektua idazteko orduan, legea ez baita benetako egoera batetik abiatzen, eta finantzazio-planik gabe baitago.

rss Ezagutzera eman
Kiroleko Dopinaren Aurkako legea ‘ona eta beharrezkoa‘ da, baina ‘gabezi batzuk‘ ditu hainbat artikulu idaztean, EAJren ustez

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak “ontzat eta beharrezkotzat” jo du Eusko Legebiltzarrak gaur onartu duen Kiroleko Dopinaren Aurkako Legea, baina proiektuaren idazketan, hainbat gabezi dituela azpimarratu du.

Peio Iparragirre legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez, Lege hau aurkeztu zenean, EAJk kezkatzeko moduko aspektu batzuk aurreikusi zituen proiektua idazteko orduan, legea ez baita benetako egoera batetik abiatzen, eta finantzazio-planik gabe baitago. Gainera, federazioaren sistemak ez du gaitasunik gastuari aurre egiteko, egiturak ez dira egokienak kontrolak egiteko, ez du isilekotasuna ziurtatzen eta aspektu berriak garatu nahi ditu Munduko Dopinaren Aurkako Agentziak (AMA-WADA) homogeneizatu dituenean.

Iparragirreren esanetan, “Dopinaren Aurkako lege batetik kirol espektro handiago batean sartu nahi izan da, kiroleko aspektu biomedikoetan, hain zuzen. Legea teknikoki ona da, baina anbizio handikoa. Lege proiektua ezinbestekoa da, kirol lehiaketetan dopina kontrolatzeko beharra barneratuta eta hedatuta dagoelako gizartean; batez re, hainbat kasutan, iruzurra denean, edo osasun publikoaren kontrako arazoa bihur daitekeenean, ematen diren dosien arabera”, adierazi du Iparragirrek.