Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/05/24

EAJ: “Tabakalerari ez diogu itulan ari den erakunderik ikusten”

Garbiñe Mendizabal legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez, urtarrilean amaitu zen proiekturen hausnarketarako epea; beraz, “Tabakalerako Administrazio Kontseilua osatzen duten erakundeek lehenbailehen adostu dezatela eraikinak zer egitasmo hartuko duen bere baitan, eta osatu dezatela Tabakalera zuzendu eta kudeatzeko behar den lan-taldea" eskatu du, “Tabakalera baita, kultura arloan, baina ez horretan bakarrik, azken urteetan izan dugun egitasmorik estrategikoena Donostiarentzat, Gipuzkoarentzat eta beraz baita Euskadirentzat ere”.

rss Ezagutzera eman
EAJ: “Tabakalerari ez diogu itulan ari den erakunderik ikusten”

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen Tabakaleraren kultura-egitasmoari buruzko legez besteko proposamenaren transakzioa onartu du Eusko Legebiltzarrak; izan ere, Tabakalerako Administrazio Kontseilua osatzen duten erakundeek (Jaurlaritza, Gizpuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala) lehenbailehen adostu dezatela eraikinak zer egitasmo hartuko duen bere baitan, eta Tabakalera zuzendu eta kudeatzeko behar den lan-taldea osatu dezatela eskatu du Legebiltzarrak.

Abenduan hartutako hilabeteko epea amaituta, Garbiñe Mendizabal EAJko legebiltzarkideak erakundeen jarrera salatu du. “Ez dute proiektua zuzentzen, ezta Tabakaleraen aldeko apustua egin ere, kontuan hartuta Tabakalera dela, kultura arloan, baina ez horretan bakarrik, azken urteetan izan dugun egitasmorik estrategikoena Donostiarentzat, Gipuzkoarentzat eta beraz baita Euskadirentzat ere”, esan du.

Legebiltzarkide jeltzaleak proiektuan diren erakundeei mezu argi bat helarazi nahi izan die “estrategikotzat har dezatela Tabakaleraren egitasmoa, eta, Tabakalera eraikinarentzat behin betiko hitzartutako kultura-egitasmo bat egin dezatela, “krisi-garaiak egokitzapenak eskatzen dituela onartu arren kezkagarria delako ez egotea oraindik ere”.

“Proiektuaren Administrazio Kontseiluak erabaki zuen hausnarketarako epea amaitu zenetik lau hilabete pasa dira. Eta horrek kezkatzen gaituenez, legez bestekoa aurkeztu genuen. Gai hori ere mahai gainean dugula aldarrikatzeko, eta erabaki baten beharrean dagoela gogorarazteko. Herritarrengandik urrun geratzen ari den proiektua dela sumatzen ari garelako, eta ardura duten erakundeek ideiak definitu egin behar dituzte, gero herritarrei transmititzeko. Guk ez dugu ilusiorik sumatzen, ezta erakunde bakoitzak egin behar duena ongi adierazita daukanik ere“, azpimarratu du Mendizabal.