Prentsa Aretoa
2012/04/26
EAJ: “Bizialdi osoko ikaskuntzari buruzko proiektu legeak ez du kalitatezko ikaskuntzarik eta ez da eraginkorra”
Arantza Aurrekoetxea legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, talde jeltzaleak eskatuta Isabel Celaa eta Gemma Zabaleta sailburuen Legebiltzarreko agerraldian, horrelako lege baten garrantzia azpimarratu du. Izan ere, “ez da soilik agintzeko, baizik eta pertsonen ezinbesteko proiektuak ere motibatzeko eta bultzatzeko”, adierazi du.
Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Jaurlaritzaren bizialdi osoko ikaskuntzari buruzko legeak kalitatezko ikaskuntza eta eraginkorra bermatu behar du; horrela, herritarron garapen pertsonal, sozial eta profesionalen bidez, berrikuntza, ekonomiaren bizitasuna eta enpleguaren hazkundea eragiteko Euskadin.
Arantxa Aurrekoetxea EAJko legebiltzarkideak horrelako lege baten garrantzia azpimarratu du Isabel Celaa eta Gemma Zabaleta sailburuen aurrean -Hezkuntza eta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak, hurrenez hurren-; izan ere, horrelako legea ez da soilik agintzeko, baizik eta pertsonen ezinbesteko egitasmoak ere motibatzeko eta bultzatzeko”, esan du.
Batetik, EAJko legebiltzarkideak funtsezkotzat jo du ikasketak eskuratzea “zein puntutan gauden jakiteko eta ea pertsonen, ekonomiaren eta gizartearen eskaerei erantzuten diegun, eta, bestetik, gure politikak nola bideratu behar ditugun jakiteko, ertain eta epe luzean aldaketei eta euren oihartzunei aurre egin diezaiegun”.
Gainera, legebiltzarkide jeltzalearen hitzetan, lege-proiektuaren helburu nagusia “gero eta gizarte gaituagoari bideratuta egon beharko zen, pertsona bakoitzeko pozarako, gizarteko kohesioarako, gure ekonomiaren birgaitzerako eta enpleguaren sorkuntzarako.
Legebiltzarkide jeltzaleak faltan izan du, halaber, ikuspegi berri bat pertsonengan zentratuta, familietan eta enpresetan ardatza izanda, ikaskuntzaren eragileak bezala motibatzeko”, amaitu du Arantxa Aurrekoetxeak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15