Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/04/23

Euskal presoek EHUn ikasteko aukera izan dezaten eskatu du Legebiltzarrak

“EHUn ikasketak egiteko presoek dituzten eskubideen inguruan hitz egiten ari garela uste dugu EAEko bi hezkuntza ofizialetan. Unibertsitate honek berme guztiekin egiteko ahalmena duela uste dugu”, esan du Estibaliz Hernaez legebiltzarkide jeltzaleak.

rss Ezagutzera eman

Eusko Legebiltzarrak Zigor Erakundeei eta EHUri eskatu die “lehenbailehen” hitzarmena sinatzeko Espainiako espetxeetan dauden presoek euskal unibertsitate publikoan matrikulatzeko aukera izan dezaten 2012-2013 ikasturtetik.

Estibaliz Hernaez legebiltzarkide jeltzaleak ontzat hartu du UNEDen lana, baina ikasi ahal ez diren urrutiko ikasketak ere badaudela, esaterako Biologia, aitortu du; eta ikasteko aukera dauden ikasketa guztien artean, ez dago aukerarik guztiak euskaraz egiteko. Horregatik, EHUk zerbitzu hau eskaintzeko gaitasuna dauka berme guztiekin.

“EHUn ikasketak egiteko presoek dituzten eskubideen inguruan hitz egiten ari garela uste dugu EAEko bi hezkuntza ofizialetan. Unibertsitate honek berme guztiekin egiteko ahalmena duela uste dugu”, esan du Estibaliz Hernaezek.