Prentsa Aretoa
2012/04/20
Babes Ofizialeko 3.000 etxebizitza pribatizatzeko Jaurlaritzaren arrazoia jakin nahi du EAJk
Norberto Aldaiturriaga legebiltzarkide jeltzaleak zalantzan jarri du babes ofizialeko 3.000 etxebizitza saltzea komenigarria dela EAEko interes publikorako.
Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuari galdetu dio zeintzuk diren arrazoiak babes ofizialeko 3.000 saltzeko, eta zalantzan jarri du asmo hori komenigarria dela EAEko interes publikorako.
Jaurlaritzari kontrolerako bilkuran, izan ere, Norberto Aldaiturriaga legebiltzarkide jeltzalearen ustez, “erabat argitu behar dira zeintzuk diren arrazoiak etxebizitza horiek saltzeko, eta ea zergatik komenigarria den 3.000 etxebizitza pribatizatzea beste aukera batzuen aurrean, Euskadiko ondarea direla kontuan hartuta”.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailak, iragan uztailean, kontratazio-txostenari hasiera ematea erabaki zuen. Txosten horretan adostu zenez, Jaurlaritzak enpresari pribatu bati EAEko 4.000 etxebizitza alokatzea zen helburua, 20 urtez eta 430 milioi euroen truke.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15