Prentsa Aretoa
2012/04/18
EAJ: “Elorriagaren errugabetasunak ‘Marguello‘ auziaren argudioa desegin du”
Nerea Antia legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, Jose Ramon Elorriaga Osasun zuzenbide ohiaren aldeko Bizkaiko Auzitegiaren epaiak argi eta garbi desmuntatu ditu Osakidetzan izandako ustezko irregulartasunak. Gainera, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bere jokabidea zuzentzeko ‘Marguello‘ auzia dela eta, aurreko Osasun saila irainduta izan delako.
Legebiltzarkide jeltzaleak, Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan, Bizkaiko Auzitegiak Elorriaga Osasun zuzendari ohiaren inguruan emandako epaia aztertu du, ustezko prebarikazio delituagatik, Gabriel Inclan Osasun sailburua zenean.
Elorriagari irregulartasunak egotzi dizkiote Osakidetzaren hainbat kontratazioetan, 1990 eta 2009 urte bitartean, Juan Carlos Marguello Gurutzetako Ospitaleko zuzendari ohiari lotutako enpresekin.
Antiak deitoratu du Elorriagak “komunikazio- eta kalbario politikoa” pairatu duela, eta epaileak bere errugabetasuna erabat agerian utzi duela azpimarratu du. Bere ustez, Bizkaiko Auzitegiaren epaiak argi eta garbi desegin du Marguello auziaren argudioa, duela urtebete Bilboko instrukzioko auzitegi batek ildo berean hartutako erabakiaren arabera.
EAJko legebiltzarkideak Osasun sailari aurpegiratu dio –Marguello auzia aireratu zuenari-, “baliabide ekonomikoak eta pertsonalak erabiltzea”, Inclan sailburu ohiaren lana zalantzan jartzeko.
Antiak salatu du aurreko Osasun saila “irainduta” izan dela, eta, beraz, Rafael Bengoa Osasun sailburuari eta Patxi Lopez lehendakariari berari eskatu die euren jokabidea zuzen ditzaten.
Ikerketa batzordea
Horrezaz gain, Marguello auziaren inguruan sortutako ikerketa batzordearen txostena zuzen dezan eskatu dio legebiltzarkide jeltzaleak Eusko Legebiltzarrari. Txosten horrek Elorriagaren zeregina zalantzan jartzen zuen, ustezko auzian tartean egondako enpresa bati baimena emateagatik.
Legebiltzarkide jeltzaleak ziurtatu du epailearen epaiak guztiz kontrakoa agintzen duela, eta, beraz, euskal ganbarak arazo honi “irtenbidea” eman behar diola.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15