Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/04/17

Trenaren Euskal Museoaren etorkizunaz galdetuko dio Arriolari EAJk

Alex Etxeberria legebiltzarkideak bere kezka agertu du, eta iragarri duenez, “Exekutibo sozialista Museoaren arrakastaren giltzarri izan direnak hondatzen ari da, hau da, langileak, Trenaren Lagunen lankidetza, eta aurreko gobernuetatik jasotzen zuen bultzada eta babesa”.

rss Ezagutzera eman
Trenaren Euskal Museoaren etorkizunaz galdetuko dio Arriolari EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Alex Etxeberria legebiltzarkide jeltzaleak Azpeitiko Trenaren Euskal Museoaren etorkizunaz galdetuko dio Herrilan eta Garraio Sailburuari, Euskal Ganberak egingo duen hurrengo Kontrol Bilkuran.

“Hainbat komunikabidetan Fundazioak Museoaren inguruan hartu dituen erabakien gainean argitaratu diren informazioek kezka sakona eragin dute Europa mailako federazioetan eta trenaren lagunengan, eta horregatik ezinbesteko jotzen dugu López Gobernuak Museoaren etorkizuna argitzea” iragarri du EAJren legebiltzarkideak.

“Oraingo legegintzaldi honetan hainbat izan dira EAJren Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Azpeitiko Trenaren Museoaren inguruan aurkeztu dituen ekimenak, Arriola Sailburuak zuzentzen duen Sailak egiten duen gestio lan okerraren aurrean” gogoratu du Alex Etxeberriak. “Oraingo gobernu sozialista Museo honen arrakastaren giltzarri izan direnak hondatzen ari da :langileak, Trenaren Lagunen lankidetza eta aurreko gobernuengandik jasotzen zuen babesa” gaineratu du.

Puntu honetan, poztu egin da zentroaren zuzendari ohiaren kaleratzea baliogabe jo duen ebazpenagatik “bere egunean salatu genuen moduan, kaleratzea guztiz bidegabea zen, funtsezko eskubideen kontra egiten zelako” azaldu du.

“Trenaren Euskal Museoa , Urola bailaran dugun euskal ondare industrialaren altxorra da; 1989 urtean bidea hasi zuenetik eta gaur arte, Museo honena izan da arrakasta baten historia, eta gaur egun Estatuko onena da eta Europako onenetakoa“ azpimarratu du. “López Exekutiboaren gestio okerraren eraginez, hau guztia arriskutan egon liteke, eta horregatik espero dugu behingoz zentzuz joka dezatela eta Arriolak Museoaren etorkizuna bermatzea , datorren ostiralean ospatuko den hurrengo Kontrol Bilkuran” amaitu du.