Prentsa Aretoa
2012/04/10
EAJk ardura osoa eskatu du Iñigo Cabacasen heriotzaren erantzukizuna argitzeko
Mikel Martinez EAJko legebiltzarkideak ardura osoa eskatu du Iñigo Cabacas Athleticeko zalearen heriotzaren erantzukizunak zehatz-mehatz jakiteko.
Legebiltzarkide jeltzaleak Iñigo Cabacasen familiari dolua agertu dio. Izan ere, zale zuri-gorria astelehenean zendu zen osteguneko Athletic-Shalke 04 partidaren ostean izandako istiluen ondorioz.
EAJko legebiltzarkidearen ustez, premiazkoa da auzia argitzea; horregatik, ardura erabatekoa izan behar da auzia ikertzeko orduan, “egia jakiteko”.
Bere esanetan, familiak lehenbailehen jakin behar du zer gertatu den, “egia eta justizia” behar duelako, batez ere, Iñigo Cabacasen heriotza polizia-jarduera baten bidez eman baitzen.
Hala ere, hori baieztatu arte, EAJk “zuhurtasunez” jokatuko du, gutxienez Rodolfo Ares Jaurlaritzaren Barne sailburuaren azalpenak entzun arte.
“Bestelako balorazioa emateak familiaren borondatearen aurka egingo luke; izan ere, Iñigoren familiak aditzera eman du auzi honek ez duela zerikusirik politikarekin, “eta guk ez dugu hau erabiliko politika egiteko”, azpimarratu du Martinezek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15