Prentsa Aretoa
2012/03/30
Egibarren esanetan ponentziak “elkarrizketarako leihoa“ zabaltzen du
Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen bozeramaileak defendatu egin du Ganberan bake eta bizikidetzaren inguruko txostena egitea, honek “elkarrizketarako leihoa” irekitzen duelako, eta hori gabe “zail izango dugulako ezer partekatu”. “Zirrikitu guztiak baliatu behar ditugu elkarrizketa gauzatu ahal izateko” berretsi ondoren esan du berak ez duela “inor baztertzen”. Baieztatu duenez “bakea, bakea izango da, gurea bada; ez da izango bakoitzarena bada”.
Egibarrek azpimarratu duenez “ibiltzeko bidea dago” eta “herri honetan bakearen eta normalizazioaren inguruko eztabaidak piztu zirenetik, elkarrizketaren inguruan hitz egin dugun bakoitzean, beti agertu izan da elkarrizketa hori baldintzatzeko beharrizana, hau da, zertarako, noren artean”.
"Zail gertatuko zaigu ezer partekatzea” elkarrizketarik ez badago. “Eta, elkarrizketan ere, entzun behar duzu partekatu ahal izateko, hori derrigorrezkoa ez bada ere; elkarrizketak eta entzuteak eramango zaitu hurkoaren abiapuntua ulertzera” gaineratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15