Prentsa Aretoa
2012/03/19
EAJk Trebiñuko biztanleentzako osasun arreta eskuragarri eta kalitatezkoa eskatu du
Nerea Antia legebiltzarkide jeltzaleak aurkeztu duen ekimenean “Eusko Jaurlaritzari eta Gaztela-Leongo Gobernuari eskatzen zaie, hilabeteko epean osasun arretaren inguruko lankidetza hitzarmena izenpetzea, besteak beste Trebiñuko eta Euskadi eta Gaztela-Leon arteko herri mugakideetako bizilagunei osasun arreta eskuragarri eta kalitatezkoa bermatzeko”.
“Trebiñuko laurogei urteko emakumea Txagorritxuko erietxetik Burgoseko San Juan de Dios ospitalera eraman izanak agerian utzi du, berriz ere, inguru honetan dagoen gatazka oraindik konpondu gabe dagoela ” azpimarratu du Nerea Antiak. Emakumea lehen momentu batean Osakidetzako erietxera joan zen, eta Burgoseko ospitalera eraman zuten errehabilitazioa egin beharko zuela jakin zenean; eta orain, bere senideek 120 km ibili behar dute bisitan joateko eta zaintzeko, Gasteizen egongo balitz 10 kilometro eskasera egongo zen arren.
Emakumeak erietxean sartu behar izatea eragin zion iktusa izan baino lehen, Lehendakariak eta Gaztela eta Leongo presidenteak Euskal Autonomi Erkidegoaren eta Gaztela eta Leongo Gobernuaren arteko Lankidetza Protokolo Nagusia izenpetu zuten autonomien arteko lankidetza sustatzeko, eta gobernu bien arteko harreman bide formalak ezartzeko.
Lehendakariak 2012ko otsailaren 28ko legebiltzar erantzunean adierazi zuenez “lankidetza honetatik eratorriko diren jarduera zehatzen finantzaketa,antolaketa eta betearazpena , dagokion hitzarmen berezian ezarriko dira, kasu partikular bakoitzerako, eta honetan islatuko dira alderdi bakoitzak izango dituen derrigorrak. Hitzarmen hauek Sailburu eskumendunek izenpetuko dituzte eta Protokolo Nagusian formalizatu ahala eranskin gisa sartuko dira eta Protokolo Nagusi hau osatuko dute zati banaezin diren aldetik ”.
“Osasun arloko lankidetzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak eta Gaztela eta Leongo Gobernuak konpromisoa hartu dute baldintzak ondorengo hitzarmenean zehaztuko dituztela, baina oraindik ez da ezer egin” azpimarratu du Nerea Antiak .
Testuinguru honetan, legebiltzarkide jeltzaleak zera azpimarratu du “Osasun arreta hiritargoaren oinarrizko eskubidea da”. “Baina Trebiñuko barrendegiak egoera berezia du; Araba Herrialde barruan dago, baina administratiboki Burgos probintziaren mende dago. Honek arazo handiak eragiten dizkie Trebiñuko biztanleei, Burgosetik duten distantziagatik. Arazo hauek larriago bihurtzen dira osasun zerbitzu hurbileko eta kalitatezkoak jasotzeari dagokionean”
Antiak gogoratu duenez iragan otsailaren 28an Trebiñuko Udal Batzak gehiengo batez , oposizioko talde guztien aldeko botoarekin eta alkate andrearen eta PPko beste bi zinegotzien kontrako botoekin onartu zuen "administratiboki Araban sartzea “ eskatzea, osasun arreta hobetzeko helburuarekin. Legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu duenez “Barrendegiak administratiboki duen arazoari behin betiko konponbidea eman arte, premiazko eta atzera ezin gertatzen da Eusko Jaurlaritzaren eta Gaztela eta Leongo Gobernuaren arteko osasun hitzarmena izenpetzea; eta hau, eska daitekeen gutxienekoa da”. “Hori da martxoaren 8an Parlamentuaren aurrean bildu ziren Trebiñuarrek eskatzen zutena, Konderriko auzokideen osasun egoerari behin betiko konponbidea ematea, alegia” gaineratu du.
Helburu horrekin, EAJk Ez Legezko Proposamena aurkeztu du “Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta Gaztela eta Leongo Gobernuari hilabeteko epean, osasun gaietarako lankidetza hitzarmena izenpetzea eskatzeko, besteak beste Trebiñuko eta Euskadi eta Gaztela-Leon arteko herri mugakideetako biztanleei osasun arreta eskuragarri eta kalitatezkoa bermatzea aurreikusiko duena”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15