Prentsa Aretoa
2012/03/08
EAJ-PNVren adierazpena Emakumeen Nazioarteko Egunean
Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz, EAJ-PNV-ek zera adierazi nahi du: Gizarte berdintzailea nahi dugu, non emakume eta gizonak baldintza beretan ikusiak eta baloratuak izango garen, famili esparruan zein arlo sozialean, politikan, lanean eta erlijioan. Emakume eta gizonen arteko parte hartze orekatua exijitzen dugu, jardun profesionalaren garapenean eta famili bizitzan. Hau benetan lortu ahal izateko, zerbitzuak eta baliabideak eskatzen ditugu, bizitza pertsonala, familia eta lana ondo uztartzerik izan dezagun.
Aitortu egiten dugu emakume taldeek orain arte egin izan duten lan handia. Baina uste dugu, osoko berdintasuna lortzeko asko egiteko dugula oraindik; eta, zentzu honetan, gazteei luzatu nahi diegu deialdi berezi hau. Beraien artean ezberdintasunaren manifestazioak ez dira hain argi agertzen, eta itxurazko berdintasun egoera bizi dute.
Egoera honen aurrean, guk uste dugu berdintasuna emakume eta gizonen partehartzearekin eraikitzen dela, eta etxeko eta zaintza lanetako ardurakidetasunaren alde gagoz..
Krisi ekonomikoa bizi dugun oraingo testuinguru honetan, adierazi behar dugu krisiak gogorren jo duela emakumeengan. Askotan emakume izate hutsagatik. Duela gutxi egin diren azterketek ondorioztatu dute Euskadiko gizonek bataz beste jasotzen dutela emakumeek baino 7.000 euro gehiago. Soldaten arteko diskriminazio honek ezberdintasuna elikatzen du, emakumeak eta gizonak hornitzaileak eta zaintzaileak izan daitezkeela erakusten duen erreferente berdintzailea hedatu beharrean.
Horregatik guztiagatik, hiritargo osoa, emakume eta gizonak gonbidatu nahi ditugu, Udaletatik eta elkarteen aldetik Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatuko diren ekimen eta ekitaldietan parte har dezaten.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15