Prentsa Aretoa
2012/03/06
ETEak eta autonomoak finantzatzeko 250 milioi euroko egitasmoa berehala martxan jartzea eskatu dio EAJk Gobernuari
2009 urteko ekitaldian eman ziren mailegu eta kreditu kontuetarako epea luzatzea eskatu du, eta berreskuratzen diren diru kopuruak finantzaketarako fondo berrirako erabiltzea proposatu du.
Joseba Egibarrek iragan astean Gobernuari kontrola egiteko egin zen Osoko Bilkuran iragarri zuenez, EAJk premiazko ez legezko proposamena aurkeztu du autonomoen eta enpresa txiki eta ertainen zirkulatzailea finantzatzen laguntzeko egitasmoa martxan jartzea eskatzeko.
Bozeramaile jeltzaleak gogoratu duenez, “krisi ekonomikoaren jarraipenak, nazioarteko finantza egoerak eta Espainiar estatuan finantza sisteman egiten ari den erreformak banakako enpresari, autonomo eta enpresa txiki eta autonomoei zailtasun handiak eragiten dizkiete kreditua lortzeko orduan”. “Maileguen murrizketa eta diferentzialagatiko eta kopuru handiengatiko garestitasuna desabantaila handiak dira gure enpresentzat, Europako beste herrialdeetako enpresekin alderatuta”, gaineratu du.
Testuinguru honetan, “ezinbestekoa eta premiazkoa izaten da 2012 urte honetan Gobernuak autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei finantzaketa eskuratzeko laguntza egitasmoa martxan jartzea, sektore publikoaren aldetik jarduera ekonomikoaren biziberritzean laguntzeko eta beraz lanpostuak mantentzea eta sortzea ahalbidetzeko”, azpimarratu du Joseba Egibarrek.
Beste alde batetik azpimarratu duenez, “2009 urtean, abenduaren 30eko 229/2008 eta 230/2008 dekretu bidez autonomoei eta ETEei eman zitzaizkien mailegu eta kreditu kontuak ordaintzeko epea amaitzear dagoela, beharrezkoa da kreditu hauek ordaintzeko epea luzatzea, onuradunak finantza aldetik ez itotzeko; era berean, komenigarria da Gobernuak finantza merkatura bueltatzea, epe amaieran berreskuratutako diru kopuruak”.
Puntu honetan azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren beraren datuen arabera, igaro den otsailera arte 2009 urtean eman ziren 527 milioitik 174 itzuli eta berreskuratu dira; eta aurreikuspenen arabera, oraingo urteko amaierarako, dotazio guztia berreskuratuko da.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15