Prentsa Aretoa
2012/03/02
Jaurlaritzaren Euskal Herriko Itzuliarekiko konpromiso eza salatu du EAJk
Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak salatu du Eusko jaurlaritzak Estatuan egiten diren kirol-ekitaldien alde egiten duela, eta, aldiz, Euskal Herriko Itzulia edo Donostiako Klasika probak defendatzeko Jaurlaritzaren konpromiso eza agerian geratu dela.
Peio Iparragirre EAJko legebiltzarkideak Lopez Exekutiboa kritikatu du. Izan ere, 2009 urtean Jaurlaritzaren eta nazioarteko lasterketen antolatzaileen arteko hitzarmena sinatu zen, horien artean Euskal Bizikleta eta Euskal Herriko Itzulia, jarraitu beharreko proiektu berria sortzeko. Horrela, hurrengo lau urteetan, Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasika bezalako probak sustatzea eta arazoak-arazo konponbideak bilatzeko asmoz.
Hala ere, egun Lopez Gobernuak lehentasuna ematen dio Espainiako Vuelta Euskal Herrian antolatzeari, horrelako adierazpenak esanez: “ahal den guztia egingo dugu Vuelta berriro Euskadin izateko”.
Legebiltzarkide jeltzalearen esanetan, 2010 urtean negoziaketak izan baziren ere eta 2011an Espainiako Vueltako bi etapa Euskadin jokatzeko aurrekontu-saila onartu arren, aurten Jaurlaritzak aurrekontua 360.000 eurotik 200.000 eurotara murriztea erabaki du. Eta, bi proben aurrekontua 1.500.000 eurokoa dela kontuan hartuta, “antolakuntzak 1.300.000 euroko aurrekontuari aurre egin beharko dio, bi lasterketak arriskuan jartzen finantzazio os altua baita”, amaitu du Peio Iparragirre.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15