Prentsa Aretoa
2012/03/02
EAJk Lopez exekutiboari eskatu dio eteak eta autonomoak finantzatzeko fondo berria martxan jartzea
“Oraingo krisi egoeran, lehen helburua da biziberritze ekonomikoa; baina biziberritzeko eutsi beharra dago; eta eusteko ezinbesteko gertatzen da gure ehun ekonomikoa mantentzea, hau da, enpresei lagundu behar zaie 2012 urte honetan bizirauten” azpimarratu du Joseba Egibarrek. “ Hala egiten badugu, lortu egingo dugu gutxienez lanpostu gehiago ez desagertzea” gaineratu du.
Ibarretxeren gobernuak 2009 urtean martxan jarri zuen ETEak eta autonomoak finantzatzeko fondoak 500 milioi euroko aurrekontua- urte amaierarako 527 milioikoa izan zen- izan zuela , eta 1.914 eragiketa egitea ahalbidetu zuela gogoratu ondoren, deitoratu egin du oraingo Gobernu sozialistak era horretako laguntasunak hiltzen utzi dituela azken Aurrekontuetan desagerpenera iritsi arte. “2010 urtean, aurrekontuan 600 milioi euro zeuden arren, 122 baino ez zituzten erabili; eta 2011 urtean hasierako 500 milioietatik, xede horretarako 17,4 baino ez zituzten eman” erantsi du.
Kontrola egiteko gaurko Osoko Bilkuran, Euzko Alderdiaren legebiltzar bozeramaileak azpimarratu duenez “benetan kezkagarria dena da autonomoen eta enpresa txiki eta ertainen hain beharrezko duten finantzaketa hori eskuratzeko ezintasuna etorri dela Lopez Exekutiboak jatorrizko baldintzak eta ezaugarriak- interesak eta eskatu ziren bermeak- aldatu zituelako, eta beraz, garestiagoak ziren ETE eta autonomoentzat” azaldu du.
López lehendakariak EAJk proposatutako neurria Eusko Jaurlaritzak sustatutako bestelako egitasmoekin nahasteko egin duten saiakeraren aurrean, bozeramaile jeltzaleak zera gogoratu du “finantzaketarik ezaz ari gara, gure autonomoek eta enpresa txiki eta ertainek duten arazorik larriena, eta Exekutiboak horretarako dotazioak kendu ditu 2012 urterako aurrekontuetatik”.
“Oraingo krisi egoeran, lehen helburua da biziberritze ekonomikoa; baina biziberritzeko , lehenengo eutsi egin behar zaio; eta eusteko ezinbestekoa da gure ehun ekonomikoa mantentzea, hau da, enpresei lagundu behar zaie 2012 urtean bizirauten” azpimarratu du. “Hala egiten badugu, lortu egingo dugu gutxienez lanpostu gehiago ez desagertzea .
“Helburu horrekin, enpresei eta autonomoei finantzaketa emateko Fondoa eratzea proposatzen dugu, beren ohiko jarduna egin dezaten eta enpleguak mantentzerik izan dezaten” azaldu du. “ Finantzaketarik gabe, autonomoak, banakako enpresariak edo ETEak ezin du funtzionatu, eta herria gelditu egiten da” amaitu du.
Egibarrek bere hitz egitean azpimarratu du Gobernuak berreskuratu egin dituela 2009 urtean ETEak eta autonomoak finantzatzeko jarri zituen 527 milioi euroetatik 174; eta aurreikuspenen arabera, gainerako 353 milioiak aurten berreskuratuko ditu. Azalpen honen ondoren proposatu du diru hori esandako helbururako erabiltzea.
Testuinguru honetan, EAJren bozeramaileak iragarri du bere taldeak ekimena aurkeztuko duela euskal enpresei eta autonomoei finantzaketa jasotzen laguntzeko berariazko egitasmoa sortzeko ekimena , eta horretan 250 milioi euro jartzea proposatuko da. Halaber, proposatu egingo du Exekutiboak esandako egitasmo horretarako jartzea, aurreko paragrafoan aipatu bezala 2009 urtean eman ziren mailegu eta kredituen ordainketatik berreskuratutako diruak jartzea, 250 milioi euroko kopurura iritsi arte.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15