Prentsa Aretoa
2012/02/28
Defizitaren arazoa zorrekin konpontzeagatik, EAJk Jaurlaritza 'kudeatzaile txartzat" hartu du
Joseba Egibar Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak ohartu duenez, 2014 urterako aurrekontuak 750 edo 800 milioi euroko interesekin edo amortizazioekin egin beharko dira.
Joseba Egibar Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak ‘kudeatzaile txartzat’ hartu du Eusko Jaurlaritza. Izan ere, defizitaren inguruan, “ura gehiago botatzen konpondu nahi du bainuontzi batek duen apurtutako tapoia”. Defizitaren hazkundea bere gain hartu ahal badu ere, Lopez Gobernuaren eta euskal administrazioen zorren mailak oraindik malgutasuna baitu, "Jaurlaritzak 2014 urterako aurrekontuak egin beharko ditu 750 edo 800 milioi euroko amortizazioarekin edo interesekin", ohartarazi du Egibarrek.
Legebiltzarkide jeltzaleak Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak egindako adierazpenak aipatu ditu. Euskadiko defizita 1.672 milioi eurokoa izan zen, BPGaren %2,54, otsailaren 24ko kontabilitatearen arabera. Halaber, Ekonomia sailburuak iragarri du 2011 urtearen amaieran %2,48koa izan daitekeela.
Egibarren ustez, “zoritzarrez, duela aste batzuk EAJk eginiko aurreikuspenak bete egin dira, 850 milioi euroko (%1,3) defizit batetik 1.672 milioi euroko (%2,54) defizit batera igaro dugu. Horrek beste 822 milioi euroko desbideratze bat suposatu du, eta, “zifra hau da orain arte ezeztatu dutena”, azpimarratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15