Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/25

Gurutzetako kolapsoak konpontzeko premiazko neurriak eskatu dizkio EAJk Lopez Exekutiboari

Gurutzetako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko langile eta erabiltzaileek egindako salaketen aurrean, EAJ derrigortuta sentitzen da Lopezen Exekutiboari “antolaketa kaosarekin amaitzeko behar besteko neurriak har ditzala” exijitzeko.

rss Ezagutzera eman
Gurutzetako kolapsoak konpontzeko premiazko neurriak eskatu dizkio EAJk Lopez Exekutiboari

ARGAZKIA JAITSI

Fátima Ansotegi  legebiltzarkidearen esanetan, “azken egunotan egoera bere azkenera iritsi da”. Langileek emaniko datuen arabera, 16 gaixok osasun arreta pasabideetan jaso behar izan dute, eta 42 pertsona gaixo boxetan egon dira ospitaleratuak izateko zain.

“Testuinguru horretan, Osasun Sailburua eta bere lantaldeko kideak beren ardurak gainetik kentzera mugatu dira” deitoratu du legebiltzarkide jeltzaleak. “Batzuetan gelditzeak eta kolapsoak arrazoitzen dituzte gripe kasuak ugaritu direla esanez, baina ahaztu egin dute  lehenago aitortu dutela aurten gripe kasu gutxiago daudela”, azaldu du. “Beste kasu batzuetan, errua da Santa Marina eta Gurutzetako ospitaletan egiten ari diren berrikuntza lanena” azaldu du , “ez dute pentsatu -horrela izanda ere- egoera beren aurreikuspen ezagatik izango litzatekeela”. “Eta, eman duten hirugarren justifikazioa izan da Atxutegi jaunarena; berak baieztatu egin du arazo hau ez dela konponduko Urdulizko erietxea martxan jarri arte”. Zentzu horretan, Fatima Ansotegik zera gaineratu du “argi daukaten gauza bakarra da, ardura ez dela inola berena”.

“Beren derrigorrak bereganatzeko ezintasunari -eta horretara ohitu gaitu oraingo Gobernu Sozialistak- Gurutzetako langileek eginiko salaketa erantzi behar zaio”, zehaztu du Ansotegik, gaixoak baldintza duinak emango zaien zentroetara eramateko agindua emateko arduradunik aurkitzerik izan ez dela gaineratuz.

“Sailburua bera izan da, aste honetan bertan, zentzugabekeria bilduma honetako azkena bota duena, Arartekoaren esku hartzea bitxia izan dela esan duenean”, azpimarratu du. “Guztiz deitoragarria da, arazoa seriotan hartu beharrean, gure erakundeetako baten egitekoa auzitan jartzea” iragarri du. “Hau gutxi balitz, Bengoa sailburuak esaten du hau dena hauteskunde kanpaina baten parte dela eta berari dagokiona, berriz ere jartzen du beste eragile batzuen ardurapean”, gaineratu du.

Gurutzetako erietxean lan egiten duten profesionalek eginiko ahalegina eta erabiltzaileen pazientzia eskertu ondoren, Fatima Ansotegik zera esan du amaitzeko “sailburuak bere arduretatik ihes egiteko egiten dituen saiakeretatik harago, errealitatea da Gurutzetako larrialdi zerbitzura doazen gaixoek ez dutela osasun zerbitzu publiko kalitatezkoa jasotzen” iragarri du. “Eta horregatik, Lopez Exekutiboari exijitzen diogu berehala ekin diezaion Larrialdiena moduko oinarrizko zerbitzuan baldintza onargarriak berma ditzala; are gehiago, kontuan hartzen badugu Gurutzetako erietxea euskal osasunaren erreferentea izan dela beti”, amaitu du.