Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/24

Jaurlaritzak Euskadiko Nekazaritza Politikako interesak ez dituela defenditzen salatu du EAJk

Mari Carmen Liñares legebiltzarkide jeltzaleak kritikatu duenez, Pilar Unzalu izan da Nekazaritza kontsultarako batzordeko azken bileran parte hartu ez duen autonomi erkidegoetako sailburu bakarra. Batzorde horretan, nekazaritzako politika bateratuaren jarrera dute hizpide, Nekazaritzako ministroen kontseilua egin baino lehen.

rss Ezagutzera eman
Jaurlaritzak Euskadiko Nekazaritza Politikako interesak ez dituela defenditzen salatu du EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailaren interesik eza salatu du nekazaritzako politika bateratua erreformatzeko negoziazioetan lehen sektorearekin adostutako neurriei buruz.

Gaurko gobernuari kontrolerako bilkuran, Mari Carmen Liñares EAJko legebiltzarkideak kritikatu duenez, Pilar Unzalu izan da Nekazaritza kontsultarako batzordeko azken bileran parte hartu ez duen autonomi erkidegoetako sailburu bakarra. Batzorde horretan, nekazaritzako politika bateratuaren jarrera dute hizpide, Nekazaritzako ministroen kontseilua egin baino lehen.

Europako Batzordeak 2011ko urrian Nekazaritza Politika Bateratuaren proposamen ofizialak aurkeztu eta gero, legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu du estatuetan eta estatuen arteko eztabaidak egiten hasi direla.

Hori del eta, EAJko legebiltzarkideak Unzalu sailburuari galdetu dio bere saila lehen sektore eta azpisektore guztiekin egiten ari diren bilerei buruz, jarrera bat bateratzeko asmoz, Estatuan eta Europar Batasunean 2012. urtean egingo diren negoziaketei begira.

“Kezkagarria da egun, otsailak 24, sektoreko instituzioen eta ordezkarien arteko lan-mahaia ez izatea, erreforma horren ondorioak baloratzeko eta euskal jarrera bateratua duen dokumentu bakarra egiteko, hainbat arlotan negoziaketak egiteko orduan. Nekazaritza Politika Bateratua hobetzea izan behar da helburu bakarra”, azpimarratu du Mari Carmen Liñaresek.