Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/21

EAJk Eusko Jaurlaritzari eta Marotori exijitu die El Campilloko kiroldegirako 5 milioiak berreskura dezatela

Gorka Urtaran jeltzaleen bozeramaileak eta Jone Berriozabal legebiltzarkideak ekimen bana aurkeztu dute, Eusko Jaurlaritzari eta Udalari negoziatzen has daitezen eskatzeko, Erdi aroko herriguneak behar besteko finantzaketa izan dezan eta ekipamendu hau errealitatea izan dadin.

rss Ezagutzera eman
EAJk Eusko Jaurlaritzari eta Marotori exijitu die El Campilloko kiroldegirako 5 milioiak berreskura dezatela

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk bide bikoitza hasi du Gasteizko Udalean eta Eusko Legebiltzarrean, Euskal Autonomi Erkidegorako Aurrekontuetan El Campillo kiroldegirako hitzartuta zeuden bost milioiak berreskuratu ahal izateko. Aurrekontuko kopuru hau galdu egin da alkatea egitasmoa eta lana esleitzen atzeratu delako.

Gorka Urtaran jeltzaleen bozeramaileak eta Jone Berriozabal legebiltzarkideak ekimen bana aurkeztu dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzari eta Udalari negoziatzen has daitezen eskatzeko, Erdi aroko herriguneak behar besteko finantzaketa izan dezan eta ekipamendu hau errealitatea izan dadin.

Egoera ikusita, EAJ-PNVk hurrengo ostiraleko Osoko Bilkuran eztabaidatuko den eta Eusko Legebiltzarrean aztertuko den Ez Legezko proposamena aurkeztuko du. Jone Berriozabal legebiltzarkideak azaldu duenez “ Udaleko Alderdi Popularrak abenduaren 31rako iristen ez zela bazekien, EAEko 2012rako aurrekontuei zuzenketa aurkez zezakeen, eta zoritxarrez ez zuen halakorik egin”.