Prentsa Aretoa
2012/02/15
EAJk hiru euskal kutxekin gazteentzako lan hitzarmenak gauzatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Garbiñe Sáez legebiltzarkideak kritikatu duenez igaro den urtean Lopezen Gobernuak halako hitzarmen bakarra izenpetu zuen BBKrekin, 2010 urtean hiru kutxekiko akordioak adostu zituen arren.
Biharko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztutako ekimena “Eusko Jaurlaritzari, bi hilabeteko epean” hiru euskal kutxekin, hau da, BBK, Kutxa Gipuzkoa eta Vital Kutxarekin, gazte titulatuak kontratatzeko lan hitzarmena sinatzea eskatzeko, “euskal gazteriaren enpleagarritasuna sustatze aldera” .
Garbiñe Sáezek azpimarratu duenez “2010 urtean, Eusko jaurlaritzak –Enplegu eta Gizartekintza Sailaren bidez- hiru euskal kutxekin, gazteentzako hitzarmenak gauzatu zituen arren, 2011 urtean hitzarmen bakarra egin zen BBK kutxarekin”.
“Enplegu eta Gizartekintza Sailaren arautze organikoak eskumena ematen dio gazteak lan merkatuan sartzeko berrikuntza eta hobekuntza politikak bultzatzeko, erakunde edo entitateekiko akordioak sustatzeko eta arlo sozio-laboralean ekimen berriei ekiteko” gogoratu du legebiltzarkide jeltzaleak. “ ta, oraingo krisi ekonomikoan, inoiz baino beharrezkoagoa da Gobernuak ahal duen guztia egitea gazteak lan merkatuan sar daitezen” gaineratu du, “ezin du aukerarik joaten utzi” .
Gaur egun Euskadiko bataz besteko langabezi tasa %10,8koa dela eta gazteena %24koa dela esan ostean -altuena, adinari dagokionez-, zera berretsi du “guztiz ezinbesteko gertatzen da proposamenak, neurriak eta laguntasunak ezartzea, euskal gizartea dagoen egoea larriari irteera bat emateko”
“Krisi egoeratik irten nahi badugu, ez da nahikoa murrizketak egitea; buruzagitza eta ekimenak aurkezteko gaitasuna ere behar dira, enplegua eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko” amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15