Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/10

Elkarteei zuzendutako aurrekontuen nahasmena dela eta, Jaurlaritza kritikatu du EAJk

Leire Corrales Goti legebiltzarkide jeltzaleak Blanca Urgell Kultura sailburua kritikatu du bere sailak sortutako nahasmenagatik; izan ere, egun hainbeste elkartek ez dakite euren diru-laguntza jasoko duten 2012 urtean.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJko legebiltzarkideak ostiral honetako Kontrolerako Osoko Bilkuran salatu duenez, oraindik hainbeste elkartek ez dute 2011ko aurrekontuen diru-laguntza jaso.

Gainera, "2012 urteko aurrekontuetan 335.000 euroko kopurua onartu dute, iazkoa baino askoz txikiagoa. Hori dela eta, kreditua handitu ezean, Jaurlaritzak ezin izango du 2011ko diru-laguntzak bete", adierazi du.

Legebiltzarkide jeltzalearen arabera, gobernu arduratsu batek ezin du inoiz ziurgabetasuna, segurtasunik eza eta inprobizazioa sortu, are eta gutxiago, egun krisialdi-egoera gogorra dagoenean.

"Urgell sailburua, lehentasunak zehaztu beharko dituzu, jokatu beharreko irizpideak zeintzuk izango diren erabaki epe ertain batean, lasaitasuna zein gardentasuna transmititzeko. Eta ez da inoiz inprobizazioa eta lasaitasun eza trasmititu behar", azpimarratu du. "Sailburu anderea, beraz, auzi honi erantzun sinesgarria eskertuko nizuke, elkarteak benetako egoera kaskarrean baitaude. Kontrolik gabeko egoera batean gaude", amaitu du Leire Corrales Gotik.