Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/01/23

Ortuzar: “Gobernatzeko bi modu daude: PSOEren propaganda eredua edo EAJ-PNVren kudeatze eredua”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak Durangon trenbideak lurperatzeko lanen inguruan eskaini den prentsa aurrekoan aditzera eman duenez “2010eko urtarrilean, oraintxe dela urte bi, Iñaki Arriola Garraio Sailburuak iragarri zuen” lehen atzerapena, hau da, pentsatutakoa baino urte bete beranduago egingo zela. Lanak 2011ko udaberrian amaituko ziren. Hamar hilabete geroago, 2010eko urrian, Ernesto Gasco Sailburuordea izan zen Durangora etorri zena “ bigarren atzerapena” egongo zela esateko, ia urte bete 2011 urte amaierara arte. Amaitu da 2011 urtea, 2012 a hasi da, eta orain Gobernuak iragarri egin du “hirugarren atzerapena” ere egongo dela, oraingo honetan urte eta erdi atzeratuko da, hau da, lanek 2013ko erdialdera arte iraungo dute”.

rss Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar, Aitziber Irigoras eta  J. Arieta-A

ARGAZKIA JAITSI

“Irekitzeko jarri zen data hurbiltzen denean, Gobernuak atzerapenaren berri emateko komunikazioa prestatzen du. “Egunean bizi dira”, egunerokoa kudeatzen dute, estrategiarik gabe, egitasmorik gabe; programarik, jarraipenik eta ebaluaziorik egin gabe. Egia esan, gure itxaropenik handiena da Gobernu hau ezin dadila 2013 urte hasieran etorri, lurperatzea 2014 urtera arte atzeratzen dela esateko” gaineratu du. 

Ortuzarrek azaldu duenez, “Durangaldean  gure aurrean ditugu gobernatzeko modu bi. Alde batetik, eredu sozialista, propagandakoa; hementxe bertan, Ezkurdi enparantzan inauguratu zuten Eusko Trenen mirarien inguruko erakusketa, egitasmoak bide onean zihoazela esanez. Hau ez da antzina gertatu, 2010eko urrian izan zen, duela 15 hilabete eskas. Eta, emaitza da lurperatzea etengabe atzeratzen dela. Eta arazoa larritu egiten da Gobernuak  Eusko Trenen egoitza Durangora ekartzeko egitasmoa ez ezik, eskualde osorako jarduera eta garapena ekarriko zuen egitasmoa geldiarazi dituelako”.

“Errealitate honen aurrean, EAJren kudeaketa eredua eskaintzen dugu guk. Hementxe bertan, Durangaldean, eta garraio esparru berean ikusten ari gara Bizkaiko Foru Aldundia, eskualdeko Udalekin batera, inbertitzen ari dela, egiten ari dela, eraikitzen ari dela. Gasteiz inguruko sei errotondak eraikitzeko lanak amaitu berri dira, autobidea zabaltzen, Iurretatik Durangorako bide zatia doan izango dela iragarri da, eta iragan astean  aurreratu zen udan bertan Elorrioko korridorea egiten hasiko dela. Horiek dira gobernatzeko eredu bi: propaganda ala gestioa, Alderdi Sozialista ala Euzko Alderdi Jeltzalea”.

Aitziber Irigoras

Aitziber Irigoras Durangoko alkate andreak azpimarratu egin du “harri eta lur” geratu direla “Eusko Jaurlaritzak lurperatze lanen inguruko honekin irentsarazi nahi digutenaren  aurrean”.

Irigorasek azpimarratu duenez komunikabideen bidez izan zuen lurperatze lanen atzerapenen berri “horrek Durangoko Udaletxearekiko suposatzen duen osoko mespretxuarekin”. “Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak kaltetu gisa baino, harrizko gonbidatu gisa hartzen gaitu” ezarri du.