Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/12/27

“Ertzainek sarrera probetan egiaztatu behar dute euskararen ezagutza”

EAJk ertzainek sarrera probetan euskara maila egiaztatzea eskatu du, Eusko Jaurlaritzak bidali duen Poliziaren gaineko Legeari aurkeztu dion zuzenketa bidez. EAJren ordezkarien ustetan Lopezen Exekutiboak “aukera berria du euskararekiko duen konpromisoa norainokoa den erakusteko”.

rss Ezagutzera eman
Eugenia Arrizabalaga (EAJ-PNV)

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Arrizabalagalegebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu duenez “bi hizkuntza ofizial dauden herri honetan, hiritarrek arreta hizkuntza bietan jasotzeko eskubidea dute".

Era berean azpimarratu du “euskaldun hiritargo nahikoa dago Ertzain berriek sartzen diren momentutik beretik, eskatzen den gutxieneko euskara maila egiaztatzerik izan dezaten” 

Beste alde batetik gogoratu du Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuak adierazi duela Enplegu Publikorako azken Eskaintzarekin Ertzaintzaren langile taldea bete egin dela eta beraz aukera ezin hobea dagoela, hemendik aurrera sartuko diren ertzain berriak euskaraz komunikatzeko gai izango direla bermatzeko“.