Prentsa Aretoa
2011/12/20
EAJ-PNVk PSEri egotzi dio “artifizio sua” erabiltzen duela oraingo Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa lan okerra ezkutatzeko
EAJ-PNVk Alderdi Sozialistari egotzi dio “artifizio sua” erabiltzen duela “arreta desbideratzeko eta oraingo Eusko Jaurlaritzak oraingo krisialdi ekonomikoaren aurrean bere ezgaitasuna eta kudeaketa lan okerra ezkutatzeko".
Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkide jeltzaleak azaldu du “guztiz deitoragarri” gertatzen dela- lotsagarri ez esatearren- legegintzaldiaren amaieran, Lopezen Exekutiboa bere ardurak bereganatzeko gai ez izatea, eta arazoren bat dagoenean errua EAJ-PNVri botatzera mugatzea”.
Zorroztasun falta honen erakusle gisa, Gatzagaetxebarriak gogoratu du Exekutiboa bera izan zela egutegi legegilea egin zuena eta Lege egitasmoak Legebiltzarrera bidaltzeko epeak atzeratzeko xedez “hirutan aldatu duen arren, epe hori betetzeko gaitasuna ere ez du izan".
"Hirugarren berrikuspenaren arabera aurreikusten ziren 52 Lege egitasmoetatik, 24 baino ez ditu bidali. Ez zen EAJ-PNV izan lege egutegia egin zuena, eta bere esku ere ez dago hori garatzea; beraz ez da erraza betepena bere ardurakoa izatea” azaldu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15