Prentsa Aretoa
2011/12/15
EAJ-PNVk kardiopatia iskemikoko gertakariak “arin” identifikatzeko plana garatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak gaur bertan aztertuko du EAJren Legebiltzar Taldeak aurkeztutako ekimena. Honen bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio sei hilabeteko epean egin dezala Euskadi Kardiobabesturako Egitasmoa “kardiopatia iskemikoko gertakariak arin identifikatzea errazteko”, eta egitasmo honek aurreikus dezala Euskadi osoan desfibrilagailuak “estrategikoki banatzeko” ekimena.
Talde jeltzaleak azaldu duenez ekimenak proposatu egiten duela egitasmoa hainbat alditan garatzea eta gutxienez erabilera publikoko desfibrilatze egitasmoa aurreikustea “erantzun planifikatu eta praktikatuarekin”.
Era berean, osasunekoak ez diren langileek erabiltzeko desfibrilagailuetarako programazioa eskatu da eta hiritarrei zuzendutako osasun heziketa kanpainak eta Euskadi osoan desfibrilagailuak “estrategikoki” banatzeko ekimena.
Josune Gorospe EAJ-PNVren legebiltzarkideak gogoratu duenez “bihotzekoak eragiten ditu herrialde aurreratuenetan bat bateko heriotza kasu gehienak” eta Euskadin zehatzago “800 baino pertsona gehiago dira bat batean hiltzen direnak, eta %90a gutxienez ekidin liteke berehalako desfibrilatzea egingo balitz”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15