Prentsa Aretoa
2011/12/14
EAJk salatu duenez PSE-EE eta PP alderdiek “arrabol-jarduna” gauzatu dute aurrekontuen gaineko eztabaidan
Ricardo Gatzagaetxebarria Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak salatu duenez “hirugarren urtez, Alderdi Sozialistak eta PP alderdiak“ arrabola ”aplikatu dute aurrekontuen gaineko eztabaidan; beste behin ere, gainerako taldeen zuzenketa bakarra ere ez dutelako kontuan izan”.
Legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez EAJk 182 milioi eurotan aurkeztutako 239 zuzenketen kasuan, sei baino ez dira onartu izan. Gatzagaetxebarriaren ustetan, sei zuzenketa hauek onartu izana “anekdota” besterik ez da, Aurrekontuaren0,005 asuposatzen dutelako. “Egindako ia proposamen guztiak ziren lehiakortasuna indartzeko, ekonomia biziberritzeko eta gizarte politika hobetzeko, eta Alderdi Sozialistak eta PP alderdiak errefusatu dituzte” deitoratu du.
Beste alde batetik, Gatzagaetxebarriak azpimarratu du Alderdi Sozialistak eta lehen kide duen PP alderdiak onartutakoa suposatzen duen “gizarte murrizketa” handia. Eusko Jaurlaritzako sektore publikoko langileek gaixotasun baja hartzen dutenean %25eko murrizketa jasoko dute beren hileko soldatan, hau da, soldataren % 75 baino ez dute kobratuko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15