Prentsa Aretoa
2011/06/08
EAJk Aresen agerraldia eskatu du Legebiltzarrean azken kargu-uzteak eta izendapenak azal ditzan
Mikel Martinez legebiltzarkideak Herrizaingoko sailburuaren agerraldia eskatu du, Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen aurrean, Sailan burututako eta aurreikusitako goi-kargudunen kargu-uzteei buruzko azalpen zehatzak emateko.
Legebiltzarkide abertzaleak agerraldi-eskaera aurkeztu du, atzoko Gobernu Kontseiluko saioan, Herrizaingo Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen, Ernesto Martinez dela Hidalgaren, kargu-uztea adostu eta gero, eta Ares sailburuari entzun ondoren Segurtasuneko sailburuordearen, Rafael Iturriagaren, kargu-uztea. Era berean, atzo eta gaur bitartean, jakitera eman da Miguel Buen Herrizaingo Sailaren ¨bigarrena¨ izango dela.
Legebiltzarkide abertzalearentzat, ¨erabaki hauek Ares jaunaren gidaritzapean dagoen Herrizaingo Sailan bizi den anormaltasun egoeraren erakusgai dira eta Sailak orokorrean bizi duen krisi sakon eta kezkagarriaren adibide berria dira, eta berehalako azalpena behar dute Legebiltzarrean¨. Horregatik, Herrizaingoko sailburuaren agerraldia eskatu du Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen aurrean, gai honi buruzko azalpen zehatzak emateko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15