Prentsa Aretoa
2011/06/06
EAJk Hezkuntza Sailburuaren agerraldia eskatu du Legebiltzarrean, UNIBASQeko egoera azaltzeko
Horrez gain, alderdi jeltzaleak dokumentazio-eskea egin du Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren administrazio-kontseiluaren eta adituen batzordearen osaeran emandako aldaketak jakiteko.
Euzko Abertzaleak Legebiltzarreko Taldeak Isabel Celaa Hezkuntza sailburuaren agerraldia eskatu du Legebiltzarreko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Batzordean, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Unibasq) egoeraren inguruko informazioa emateko.
EAJk beharrezkotzat jotzen du Celaa sailburuaren agerraldia, Batzordeari Agentzia horretan egondako aldaketei buruzko informazioa emateko; hain zuzen ere, administrazio-kontseiluaren eta adituen batzordearen osaeran aldaketak egon direlako. Horren harira, Estibaliz Hernaez legebiltzarkide jeltzaleak dokumentazio-eskea egin du Legebiltzarrean, Unibasqeko egungo administrazio-kontseiluaren eta adituen batzordearen osaera.
Horrez gain, EAJko legebiltzarkideak Unibasqeko administrazio-kontseiluaren bileren deialdien eta gai-zerrenden kopia eskatu du, landu beharreko puntuei lotutako zirriborroak, akordio-proposamenak edo txostenak barne, 2009ko ekainetik gaurko egunera arte; eta azkenik, denbora-epe berean zehar, onartutako akten eta jaulkitako txostenen kopia.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15