Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/04/12

Urkulluk Eusko Legebiltzarrean duten akordioa gainerako erakundeetara eramango ote duten argitzea eskatu die PSE eta PPri

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Iñigo Urkullu EAJren EBBren lehendakariak PSE eta PP alderdiei eskatu die Eusko Legebiltzarrean mantentzen duten akordioa gainerako erakundeetara eramango ote duten argitzea. Urkulluk gaitzetsi duenez talde bi hauek euskal gizartea noraezean ibili nahi dute “beren benetako asmoa argi esan gabe”.

rss Ezagutzera eman
Urkulluk Eusko Legebiltzarrean duten akordioa gainerako erakundeetara eramango ote duten argitzea eskatu die PSE eta PPri

ARGAZKIA JAITSI

"Hori da argitzea eskatzen dieguna. Duela bizpahiru urte ere galdetu genien eta akordio hori ukatu zuten. Oraingoan ere ez dute argi utzi Legebiltzarrean duten akordioa udal eta aldundietara zabalduko ote duten. Egiten dutena egiten dutela, ez da onargarria euskal gizartearekiko gatazka planteamendu horrekin jokoan aritzeko nahia. PSE eta PP arteko akordioa ez da inola ere euskal gizartearentzako formularik egokiena” baieztatu du.
Adierazi duenez EAJ Araban Hamaikabat taldearekiko hauteskunde akordioa “ixtear” dago eta akordio hori “hurrengo orduetan” lor daitekeela gaineratu du.
Talde biek Gipuzkoan mantendu zituzten eta toki onera iritsi ez ziren negoziaketen inguruan, Urkulluk baieztatu du bere eskaintza “oso zabala” izan zela eta ez duela ”eztabaidetan” sartzeko asmorik. Maiatzeko hauteskundeen ostean ere Hamaikabatekin “elkarrekin lan egiteko ateak zabalik mantentzeko” gogoa adierazi du.