Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/09/26

Joseba Egibar: “Ibarretxe lehendakariak agindutako hitza betetzen du”

Gobernuaren balantze baikorra, emankorra eta konpromisoz betea nabarmendu du eta, eredu espainolarekin alderatuz, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen hazkunde orekatu baten eredu ekonomikoa bereizi du.

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibar, EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, hiritarren ikuspegi batetik, Juan José Ibarretxe agindutako hitza betetzen duen Lehendakaria da, bai planteamendu politikoetan orohar eta baita azpiegitura eta sektore arloko gaiei dagokienez ere. "Hiritarren aurrean hartutako konpromisoa bete egin du", gaineratu du Egibarrek. "Eta, nik uste, politikan, nabarmendu beharreko dohaia dela hori. Are gehiago, bizi ditugun garai hauetan", erantsi du.

 

Eusko Legebiltzarrean Ibarretxe Lehendakariaren diskurtsoa entzun ondoren egindako adierazpenetan, Joseba Egibarrek, Gobernuaren balantzea, baikorraz gain, konpromisoz betea dela nabarmendu du. "Balantze emankorra eta, gainera, datuetan babesten den balantzea da", amaitu du.

 

Burukide jeltzaleak, egungo krisi garaiaren aurrean, Espainiako hazkunde ekonomikoaren eredu eta Euskadiko ereduaren artean bereizketa egin behar dela azpimarratu nahi izan du. Espainiako eredua erabat desorekatutzat jo du Egibarrek, eta, Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren izenean aurkezten duena, berriz, "orekatua". Zentzu honetan, Joseba Egibarrek, Lehendakariak berak diskurtsoan adierazitakoa azpimarratu du: "Herri baten izenean aurkezten dugu balantze eta eredu ekonomiko bat. Baina, antza, Auzitegi Konstituzionalaren ustez, existitzen ez den Herria da berau". "Baina, egia esan, benetan sentitu eta bizirik dagoen errealitate ekonomiko baten izenean egiten da balantze hori, enpresari eta langileekin konpartitzen den errealitate ekonomikoa", gaineratu du Egibarrek. EAJ-PNVren Legebiltzar bozeramailearen ustez, "eredu ekonomikoen alderaketa hori -oreka eta desoreka egoerak eragin duten arrazoiak barne- herritarren aurrean agerian uztea derrigorrezkoa da".