Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/03/13

JOSEBA EGIBAR: “ETAk ERABAKITZEN DUENA ERABAKI, EAJk AURRERA JARRAITUKO DU GATAZKA POLITIKOAREN KONPONBIDEAN”

"psoek bakegintza eta normalizazio politikoaren bidean urrats erabakiorrak eta eraginkorrak eman nahi baditu, gure babesa izango du. aldiz, bazterrak nahastu eta denbora alperrik galtzeko, inola ere", gehitu du.

rss Ezagutzera eman
euskadi irratiari eskainitako elkarrizketan, joseba egibarrek, batasunaren proposamena, funtsean, zapaterori zuzenduta dagoela eta erabaki zehatz batekin datorrela berretsi du: "etaren aldetik behin betiko su etenaren iragarpena edo antzerako zerbait", zehaztu du. honen harira zera nabarmendu du buruzagi jeltzaleak; ezker abertzaleak oker jokatuko lukeela borroka armatua proposamenaren onarpenaren baldintzapean jarriko balu. "borroka armatuaren garaia amaitu dela adierazi eta bere planteamendu politikoa aurkeztu beharko luke ezker abertzaleak", ñabartu du.

 
edonola ere, eajko bozeramileak, etak erabakitzen duena erabakita, eajk gatazka politikoaren konponbidean aurrera jarraituko duela ziurtatu du. "etarekin edo eta gabe", azpimarratu du.


alderdi sozialistak batasunaren proposamenaren aurrean har lezakeen jarrerari dagokionez, bestalde, sozialistak urduri daudela eta oraindik ez direla bere onera etorri uste du egibarrek. bizpahiru asteko epean hainbat auzi argitu beharko direla adierazi du egibarrek. "gai asko daude mahai gainean eta oso denbora gutxi", azaldu du. "hori da arazoa, hain zuzen", zehaztu du egibarrek. "bestelako baldintza batzuetan eta normalizazio politikoaren bidean, ezker abertzalea hauteskundeetara aurkezteko aukera izatea erabat beharrezko litzateke eta, hori, egun, ikuskizun da", jarri du adibide gisa.

 
eajk psoeri babesa eskainiko ote dion galdetuta, eajko bozeramileak, lehenik, zapaterok egin nahi duena asmatu beharko dela erantzun du. "babesa edozein preziotan ez", gaineratu du. "psoek bakegintza eta normalizazio politikoaren bidean urrats erabakiorrak eta eraginkorrak eman nahi baditu, gure babesa izango du. aldiz, bazterrak harrotu eta denbora alperrik galtzeko, ez du gure babesik jasoko inola ere", azaldu du egibarrek.

 
burukideak prozesu honetatik atera beharreko ikasgaietaz ere hitzegin du. "polítika tirorik gabe egiten denean, estatu mailako zenbait kontzeptu sakratu kolokan jartzen dira, esaterako", aitortu du. horregatik, psoek, beharrezko duen babes hori lortze bidean, espainoleei egia esan beharko liekeela uste du egibarrek. alegia, "hemen arazo politikoa egon badagoela eta eurena ere badela aitortzea", azpimarratu du. "bere bizitza antolatu nahi duen herria, bere etorkizuna erabaki nahi duen herria eta elkarbizitzarako borondatea agertzen duen herri bat da geurea", adierazi du gbbko presidenteak, eta, "arazo horri, konponbideren bat eman behar dio psoek, ppren erasoaren aurrean, defensiban jarri beharrean", gehitu du. "gainontzeko guztia bigarren mailako polítika da", amaitu du egibarrek.

 
transizio garaitik, bai ppk eta baita psoek ere, euskal gatazkaren gaia hauteskunde tresna gisa erabili izan dutela gogora ekarri du joseba egibarrek. " nolako jarrera halako ondorioak!", zehaztu du.

 
de juana auziari buruz, lópez aguilar ministro ohi sozialistak sute guztiak piztu zituela ohartarazi du egibarrek, "zigor eredu berria ezarriz", gaineratu du. "hori izan zen lehendabiziko hankasartzea eta, ordutik aurrera, alderdi sozialistak ez du egoera behar bezala kudeatzen jakin", argitu du. auzia konpondu izanaz poztu egin da eajko bozeramailea eta de juanak bere gose greba azken muturreraino eraman duela ere gogoratu du. "hautsak harrotu ditu, bai etxe barruan eta baita etxe kanpoan ere", nabarmendu du egibarrek.