Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/08

EAJ:”DE JUANAK ESTATU ESPAINOLAREN MENDEKU NAHIA ETA LOTSAK AGERIAN UTZI DITU. BADA, BERE BIZITZARI ZOR DION ERRESPETUAGATIK, GOSE GREBA UTZ DEZALA ESAN BEHAR ZAIO”.

“Gizon honek, egin dituenak egin, bere zigorra bete du eta etxean behar luke izan”, gaineratu du Joseba Egibarrek.

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibar, EAJko bozeramaleak, De Juana Chaosek bere gose greba azken muturreraino eraman duela adierazi du. “Uneotan, ez dakit modurik dagoen hau berari helarazteko, baina, nik behintzat personalki uste dut, gizon honek, egin dituenak egin, bere zigorra bete duela eta etxean behar lukeela izan, bere kide eta lagunekin, etxean, kalean”, azaldu du Egibarrek. “Hori ez da gertatu, ministro den Aguilarrek, asmatutakoak asmatzearen ondorioz”, gehitu du. EAJ-PNV Legebiltzar Taldearen bozeramaileak uste du, demostratu beharreko guztia demostratu duela eta hori da uneotan gizon honei esan behar zaiona. “Estatu espainolaren mendeku nahia agerian utzi du, Estatuaren lotsak agerian utzi ditu, egin beharreko guztia egin du, eta, bere bizitzari zor dion errespetuagatik, nik esango nioke, gose greba utzi dezala”, zehaztu du.

De Juanaren egoera larriaren aurrean, Joseba Egibar ez da batere baikor. “Bere esanetara hertsiki ez baina justizia prozesura egokituko zuela pentsatu izan du Zapaterok. Hori izan da prozesu honetako akatsik nagusiena”, azpimarratu du buruzagi jeltzaleak. Bere esku dagoen fiskalia edo legoken adar horrek denetarik egin duela adierazi du Egibarrek. “Batzutan baiezkoa, beste batzutan ezezkoa emanez eta, noizean behin, erdizka jokatuz. 18/98 auzia horren lekuko da”, ñabartu du. “Orduan, De Juanaren gaia larria izanik, ikusiko dugu zer gertatzen den, baina, ez naz baikor. Ikusteke dago pena jaisten duten edo margenik uzten duten”, gaineratu du Joseba Egibarrek.