Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/04/06

EAJ-PNVk EUSKAL CURRICULUMari OSPE ONA KENDU NAHI IZATEA EGOTZI DIO PSEri

Euskadiko sozialisten iragarpenen kontra, euskal curriculumak etorkizuna duela adierazten du EAJ-PNVk. “Euskadiko hezkuntza eragileen osotasunak babestutako etorkizuna, hain zuzen”, gehitu du.

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak- Nacionalistas vascos Legebiltzar Taldeak pozez hartzen du, EAEko Derrigorrezko Hezkuntza helburu duen Euskal Curriculum Ofizialaren idazketa prozesuari eman zaion bultzada. Izan ere, EAJ-PNV beti agertu da prest, zeregin honetan dabiltzaten eragileen artean adostasun zabala lortu dadin, guztion artean eta beti ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren gidaritzapean, euskal curriculum bakarra eta bateratua ados dadin. Horrela, EAJ-PNV Legebiltzar Taldeak, hezkuntza sistemaren osotasunak egindako ahalegina eta jarduna txalotzen du, Hezkuntza Saila bera barne, ziurrenik, etorkizuneko curriculum ofizial eta propioa izango denaren oinarriak adostea lortzeagatik. Zalantzarik gabe, euskal curriculuma, egungo euskal kulturaren isla izango da; sustrai sakonen eta ekarpen anitz eta aberatsak dituen euskal kultura, alegia.

EAJ-PNVk PSEk azkenaldion euskal curriculumari buruz jaurti dituen kritikak salatzen ditu. Gure Herriko historia eta kulturari buruz proiektuak dituen edukiak “etnizista” eta “nazionalisten doktrina politikoaren tresna” izatea leporatu diote sozialistek curriculumari. Honen aurrean, EAJ-PNVk uste du, “zenbait buruzagi politikoek proiektu honen gainean jaurtitako etengabeko kritikak ez direla onartzekoak, are gehiago, etorkizuneko elkarlanaren oinarriak adosteko, hezkuntza eragileek hizketa eta negoziazioetan zebiltzaten une beretsuan”. Gogoratu besterik ez dago, orain astebete, PSEko buruzagiek “etorkizun gabeko currículum”tzat jotzen zutela proiektua, hezkuntza arloan zeharo interesagarria den ekimena oztopatzeko ahaleginetan.

Euskadiko sozialisten iragarpenen kontra, Euzko Abertzaleak- Nacionalistas vascos Legebiltzar Taldeak, euskal curriculumak etorkizuna duela adierazten du; “Euskadiko hezkuntza eragileen osotasunak babestutako etorkizuna, hain zuzen”.