" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/22

JOSEBA EGIBAR: “HERRIAK EZ DU LOKARTZEKO PILDORARIK IRENTSIKO”

« Argi dago, erabakitze bidean, jauzi kualitatiboa eman duela Ibarretxe Lehendakariaren Gobernuak. Beraz, hasi duen lana amaitu egin behar du”, gehitu du

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibar, Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen bozeramaileak, herri ekimenaren garrantzia aldarrikatu du Egoera Politikoari Buruzko Osoko Bilkuran. Jentea arduratuta, urduri eta egoera ulertu gabe dagoela zehaztu du Joseba Egibarrek eta, horren aurrean, gizarteak erreferentzi garbiak behar dituela azpimarratu du. « Gizartea ezin liteke lokartu, pildora sartu eta anestesiatu. Herriak ez du lokartzeko pildorarik irentsiko”, gehitu du.
 
PSOEri erantzunez, bestalde, “gatazka politikoa dagoela ukatu eta Estatutu Politikoaren Proiektuak etorkizunik ez duela esaten duenak, ze zume aurkezten ditu gatazkaren konponbide bidean?”, nabarmendu du Joseba Egibarrek. “Gaurko PSOEren diskurtsoa iragana da”, aitortu du. “Elkarkidetza Markoa aldarrikatzen duzue baina, ze marko da hori?”, galde egin du. “Ze zume aurkeztu ditu PSOEk marko hori eratzeko, ze ekarpen?. Bat bera ere ez”, amaitu du.
 
Eusko Jaurlaritzak orainarte egindakoari dagokionez, autokonplazentzia egiterik ez dela komeni aitortu du Egibarrek, baina, « ezin liteke, inolaz ere, herri honetako argazki beltzik aurkeztu », gaineratu du. «Legegintzaldian Legeak onartu egin dira ; Lorzuru eta Berdintasun Legeak, esaterako », ekarri du gogora buruzagi jeltzaleak. « Argi dagoena zera da : erabakitze bidean, jauzi kualitatiboa eman duela Gobernu honek, eta, beraz, hasitako lana amaitu behar du Lehendakariak», azpimarratu du.