Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/08

GIZA ESKUBIDE ETA HERRITARREN ESKAEREN BATZORDEKO PRESIDENTEAren PRENTSA OHARRA

rss Ezagutzera eman
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Herritarren Eskaeren Batzordearen baitan osatutako Biktimen Lan Talde Iraunkorrak, gaur goizean izandako bilkuran, ondorengo helburuak zehaztu ditu datozen bi hilabeteetarako:
 
·        Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren kideekin bilera izatea, 2005eko otsailaren 17 eta 18an Eusko Legebiltzarrak onartu zituen biktimeei dagozkien ekimenak nola gauzatu defini dadin.
·        Zentzu berean, EUDELekin batzarra adostea, Osoko Bilkuran onartutako eta udal esparruari dagozkien neurrion garapena azter dadin.
·        Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzarekin elkarlanean, Euskadi zein Estatuko indarkeriaren ondorioz kaltetutako biktima, Talde eta elkarteak bisitatzea. Esparru honetan Eusko Legebiltzarrak zein euskal instituzioek garatutako ekimenak azaltzea eta ezagutzera ematea litzateke bisitaldien asmoa. Era berean, Lan-Taldea eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien presentziarekin, biktimek jasandako sufrimendua aitortzea eta kaltetuek egoki irizten dioten gaietaz eztabaidatzea bilatuko litzateke.
 
 
Iñigo Urkullu, Giza Eskubide eta Herritarren Eskaeren Batzordearen presidenteak azaldu duenez, helburuok abuztua heldu aurretik betetzeko asmoa dute.
 
Maixabel Lasa, Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendariaren, Txema Urkijo, ondokoaren, eta, Jon Landa, Giza Eskubideen Zuzendariaren agerraldien ondoren zehaztu dute Biktimen Lan Talde Iraunkorraren kideek egutegia. Lan Taldean izandako agerraldien azkena izan da gaurkoa. Agerraldion helburua, 2005eko otsailaren 17 eta 18an Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak onartutako neurrien betetze-maila Lan-Taldearen aurrean azalaraztea izan da.