Prentsa Aretoa
2006/06/29
EGIBARREK ONDO IKUSTEN DU ETArekin HITZ EGITEN HASTEA, HALABER NORMALIZAZIO POLITIKOA LORTZEKO ERABAKITZEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATZEN DU
Eusko Legebiltzarrean EAJren bozeramailea den Joseba Egibarrek aintzat hartzen du Espainiako Gobernuko presidenteak, Zapatero jaunak, ETArekin hitz egiten hasiko direla iragartzea ezinbesteko aurrerapausoa baita bake prozesua sendotzeko.
Gobernu-buruak egin duen Adierazpen Instituzionalean, “Euskadiren etorkizunerako oinarrizko printzipioak” ezarriz, erabilitako terminologia eta kontzeptuak anbiguotzat jo ditu Egibarrek. Gainera bertsiorik onuragarrienean, euskal instituzioak demokratikoki hartutako erabakien aurrean Zapaterok izan dituen jokabideekin talka egiten du adierazpen honek. Besteak beste, 2004ko abenduaren 30an Eusko Legebiltzarrak erabateko gehiengoz onartutako egitasmoaren aurrean izan zuen pronuntziamendua.

Zapatero jaunak ondo baino hobeto daki berak behin eta berri azpimarratutako “si vivimos juntos decidimos juntos”, Ibarretxe Lehendakariak, eta berarekin Euskal Herriaren gehiengoa, erantzun zuela: “tenemos que poder decidir juntos”. Hor dago Euskadiren normalizazio politikorako gakoa. Alegia, “las normas y procedimientos legales” delakoak euskal gizartearen erabaki demokratikoei egokitu behar direla, baina sekula ere ez herri borondatearen egikaritza galarazteko.
Gure iritziz, prozesu honen amaieran subjektu politiko berri baten aitortza eman behar da, Euskal Herria, eta bere erabakitzeko eskubidea.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15