Eusko Jaurlaritzak euskaldunok onartutako legediaren gaineko PPren mozioaren eztabaidan, legeak herri borondatearen gainetik edo alderantziz ote dauden galde egin du Egibarrek. “Zeinek ematen dio zeini zilegitasuna?”, gehitu du." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/23

JOSEBA EGIBAR: “HERRI BORONDATEARI EGOKITUTAKO LEGEDIAK NAHI DITUGU”

Eusko Jaurlaritzak euskaldunok onartutako legediaren gaineko PPren mozioaren eztabaidan, legeak herri borondatearen gainetik edo alderantziz ote dauden galde egin du Egibarrek. “Zeinek ematen dio zeini zilegitasuna?”, gehitu du.

rss Ezagutzera eman
“Euskal gizarteak herri borondateari egokitutako legedia nahi du. Legeak herri borondatearen gainetik daude edo alderantziz? Zeinek ematen dio zeini zilegitasuna?”. Horrela erantzun dio Joseba Egibarrek, Leopoldo Barreda, Alderdi Popularreko Legebiltzar Taldearen bozeramaileari, Eusko Jaurlaritzak euskaldunok onartutako legediaren gaineko PPk aurkeztu mozioaren eztabaidan. Zentzu horretan, Herri bezala, zelaira irtetzeko eskubidea dugula aldarrikatu du. “Demagun”, azaldu du, “futbol partida batean gaudela eta joko zelaian hamaikako biak lehiatzen direla”. “Imajina dezagun”, jarraitu du, “hamaikako horietako batek 38 milioi biztanleren ordezkaritza duela eta besteak hiru milioi biztanleren ordezkaritza duela”. “David eta Goliat-en istorioa ezagutzen dugu”, azaldu du EAJ-PNV Legebiltzar Taldearen bozeramaileak, eta, desorekak desoreka, Joseba Egibarren iritziz, “hori ez da lehiaren funtsa”.  “Joko zelaira irtetzeko eskubidea da guk hemen aldarrikatzen duguna”, gehitu du.
 
Joko arau eta lege-betetzeari dagokionez, ordea, Espainiako Gobernuaren ardura izan bitartean, “legeak bere neurrira egokitzea” leporatu dio Joseba Egibarrek PPri. “Legedia zuen beharrizanei egokitu eta zuok eutsi diozue egoera totalitarioari Gobernu espainolaren gidaritza izan bitartean, ez, alderantziz, Ibarretxe Lehendakariak”, nabarmendu du Egibarrek. “Hori da totalitarismo eta faxismoaren erakusle”, gaineratu du.
 
PSOEri zuzenduz, bestalde, gatazka politikoaren konponbidean, ardura polítiko nabarmena duela adierazi du EAJ-PNV Legebiltzar Taldearen bozeramaileak. “Zuek ere urratsak eman beharko dituzue zentzu horretan, hemen subjektu politikoa egon badagoela aitortuz eta bere erabakitzeko eskubidea errekonozituz”, amaitu du.