“Bultzada politikoek eratu bazuten egitura juridiko – instituzional hau bultzada politikoekin indargabetu beharko da”, esan du Egibarrek. " />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/09

PNVren IRITZIZ LEHENDAKARIAREN AURKAKO AUZIA ALDERDIEN LEGEAREN ONDORIO ZUZENA DA.

“Bultzada politikoek eratu bazuten egitura juridiko – instituzional hau bultzada politikoekin indargabetu beharko da”, esan du Egibarrek.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVko legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, bizi garen garaietan guztiz  lekuz kanpo eta aldrebesa suertatzen da, Ermuko foroak aurkeztutako auzi hau tramitean onartzen. 

“Pacto por las libertades y contra el terrorismo” delakoa eta alderdien legearen inguruan eraiki den lege-sareak auzitegi bakoitzak epailearen ikuspuntuaren arabera jokatzea ahalbidetzen duela, salatu du Joseba Egibarrek Radio Euskadin egindako elkarrizketan. 

“Egoera honen aurrean erabakiak hartu behar dira. Bultzada politikoek eratu bazuten egitura juridiko – instituzional hau bultzada politikoekin indargabetu beharko dute”, adierazi du. 

“Kontua ez da, horrenbeste, epaileak baldintza batzuk kontuan hartzea, baizik eta bere garaian ( 2001 eta 2002 urteak) estatuko bi alderdi nagusiek, PSOEk eta PPk , adostasunez, askatasunen eta oinarrizko eskubideen murrizketarako politika bat diseinatu zutela. Estrategia honen emaitza alderdien legea izan zen” gaineratu du.  

Bizi garen garaietan auzia aurkeztea kasualitatea denentz galdetu diotenean, GBBko presidenteak “ezer ez da gertatzeagatik gertatzen” erantzun du. Bere aburuz, era honetako erabakiak Partido Popularrak hisiaz hartzen ditu. PSOEren jarrera aldaketarekin saldua ikusten du bere burua, duela urte batzuk komunean hasitako bidean hartu ziren erabaki askok PSOEren oniritziarekin hartu zirelako.  

Gertakari honek ireki den elkarrizketa prozeduran izan dezakeen eraginaren inguruan, “zinez fidatzen naiz, alderdi guztien arteko elkarrizketaren eszenatokirantz goaz eta hau da norabide zuzena “ aditzera eman du. 
Zentzu honetan , bere uste osoa azaldu du , datozen hilabeteetan saihestuko direla egun, eszenatoki hori egikaritzeko eragozpen batzuk – Batasunaren legalizazioari erreferentzia eginez-  “ Hau da, alderdi guztiak egongo direla eta egongo garela homologatuak mahai batean, zein bestelako foro edo martxan jartzea egokitzat ulertzen den tresna politikotan partehartzeko.”