Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/20

EGIBAR: “EUSKAL HERRIA ETA BERE ERABAKITZEKO ESKUBIDEA AINTZAT HARTZEN DUTEN ERAGILEEN ARTEAN GUTXIENGOEN AKORDIOA LORTU EZEAN, ESTATU ESPAINOLAK, GU HERRI IKUSPEGIA GALARAZTEKO AUKERA IZANGO DU”

“Egun, iritzi trukaketa fasean gaude. Uda garai ona izan daiteke lehenengo urrats horiek sendo daitezen, gerora, udazken aldera, alderdi politikoen Mahaia martxan jar dadin”, azaldu du.

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibar, EAJ-PNV Legebiltzar Taldearen bozeramaileak, bake prozesua eta normalizazio politikoa “bateragarri” direla azpimarratu du. Zentzu horretan, “ alde batetik, bake prozesuaren zutabe nagusiak sendo litezke, eta, bestetik, berehalakoa izan behar duen normalizazio politikoa martxan jar daiteke”, azaldu du Egibarrek. Prozesu politikoari dagokionez, buruzagi jelkidearen iritziz, “uda garai ona izan daiteke lehenengo urrats horiek sendo daitezen, gerora, udazken aldera, alderdi politikoen Mahaia edo delako foroa martxan jar dadin”. “Egun, iritzi trukaketa fasean gaude”, gaineratu du.
 
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, GBBko presidenteak, Alderdien Mahaiaren gidaritza eragile politikoei dagokiela adierazi du eta, Lehendakariak, elkarrizketa politikoaren “berme-emaile” papera hartuko duela azaldu du, alderdiek eskatu ahala, bere momentuan, esku hartuz. Joseba Egibarrek gogora ekarri nahi izan du, horren harira, Lehendakariak ez duela sekula “protagonismo gaitzik” erakutsi.
 
Kataluniako Estatutaren erreferendumaren emaitzei buruz galdetuta, bestalde, Josefa Egibarrek uste du, igandean izandako abstentzio kopuru handi horrek, Kataluniako marko jurídiko eta politikoaren erreforma modeloaren porrota ziurtatzen duela. “Eredu hori ez da esportagarria, inondik inora. Ikasgaiak utzi dizkigu eta gurean zer egin behar den eta zer ekidi behar den erakutsi digu”, nabarmendu du. Benetako garailea Estatu espainola izan dela iritzi dio Egibarrek, Estatuta “zilarra bezain distiratsuagoa” utzi baitu, eta, gainera, Hirukoa hautsi eta abertzaletasuna banatu lortu baitu.
 
Euskal prozesu politikoaren gainean, bestalde, Euskal Herria eta bere erabakitzeko eskubidearen aitortza aintzat hartzen duten eragileen artean, “gutxiengoen akordioa” lortzea ezinbestekoa dela adierazi du EAJ-PNV Legebiltzar Taldearen bozeramaileak. Aitzitik, Katalunian gertatu bezala, “jokua banatzen dabilen horrek – Estatu espainola zeharka aipatuz-, gu zatitzeko aukera izango du, eta, norberaren edo alderdi interesak medio, Herri ikuspegia galtzeko arriskua dago”, azpimarratu du.