Prentsa Aretoa
2006/04/08
JOSEBA EGIBAR : Ā« ESTATUAK EZIN IZANGO DU GATAZKA POLITIKOAREN KONPONKETAREN EZTABAIDA SAIHESTUĀ»
Gatazka politikoa gainditzearen beharra ahaz dezan, Estatua euskal gizartea geldiaraztea eta loak hartzea ahaleginduko dela ohartarazi du.
Joseba Egibar, Eusko Legebiltzarrean EAJren bozeramaileak, Rodríguez Zapaterok zuzentzen duen Gobernu espainolak “gu geldiaraztea eta loak hartzea” ahaleginduko dela ohartarazi du. Bake prozesua finkatzearen aitzakia medio, normalizazio politikoari heltzea atzeratu nahi izango dutela azaldu du Joseba Egibarrek.
Testuinguru honetan kokatu du Egibarrek Alfredo Pérez Rubalcabaren izendapena. Honen harira, Kongresuan Estatutu Polítiko Berriaren Proiektuaren eztabaidan Ministro izendatu berriak izan zuen diskurtsoa gogoan izan du Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak. “Azken garaiotan, ez duzue aurkituko, diskurtso horren garratz eta espainolik inondik ere; gatazka politikoa eta erabakitzeko eskubidea duen Herri baten existentzia horren sendo ukatzen duen diskurtsoa, alegia”, gaineratu du. “Pérez Rubalcaba izan da, gainera”, gogoan izan du, “Zapaterorekin batera, Estatut-aren negoziazio prozesu guztia zuzendu duena”. Negoziazio horren guztiaren emaitza Parlament-ak onartutako oinarrizko mugarriak jasotzen ez dituen testua izan da (nazio kontzeptua eta finantziazioa), eta, horrek, bada, kataluniako nazionalisten zatiketa ekarri du.
“Baliteke PSOEk, uneotan, tentaldi handia izatea: markagailutik baketze faktorea kentzea, hain zuzen”, adierazi du bozeramaile jeltzaleak. “Egin egingo dute”, jarraitu du, “eta egiteko eskubide osoa dute, baina, ezin izango dute, ordea, gatazka politikoaren konponketaren eztabaida saihestu”. “Hori da ertzean mantendu nahi izango dutena”, gehitu du.
EAJ-PNVren ardatza Euskal Herria eta bere erabakitzeko eskubidearen aitortza direla berretsi ondoren, Joseba Egibarrek, “Herri bagara erabakitzeko eskubidea dugula”, azpimarratu du. “Erabakitzeko eskubidea hori berori da eta ez, alderantziz, ko-erabakitzeko eskubidea”, azaldu du. “Bestelako kontua litzateke erabakitzeko eskubide horren egikaritza adostea”, zehaztu du Joseba Egibarrek. “Konsultari beldurra baino ez diote”, nabarmendu du gai honen inguruan, “halabeharrez eman beharko den konsulta, alegia, eta, akordioarekin heltzen bagara konsulta horretara, askoz hobe, horrek agerian jarriko baitu, adostasun zabala lortu dela”. Dena dela, gehiengo batek lortutako balizko kontsentsu hori zalantzan jartzeko ahaleginetan, “tranbersalitatea” moduko kontzeptuak erabiltzearen arriskuaz ohartarazi du Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak. “Akordioaren bila gabiltza baina, azken muturrean, herriak izango du azken hitza”, ondorioztatu du Joseba Egibarrek.
GBBko presidenteak Lehendakaria baztertzeko eta isolatzeko ahaleginak egotzi dizkio Moncloari. Horrela, “Eusko Legebiltzarrak onartutako Proiektua lurperatzea bilatzen dute”, azaldu du. “Errealitatea bestelakoa da”, adierazi du Joseba Egibarrek, “gatazka politikoaren konponbidearen mugarriak Proiektuak jasotzen baititu, eta, saihestu nahi izan arren, Rodríguez Zapaterok hori jakin badaki”.
Joseba Egibarrek Altzako Batzokiaren inaugurazio ekitaldian eta EGI Egunan, Deban, egin ditu adierazpenok.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15