Prentsa Aretoa
2006/03/18
Urkulluk negoziazioa ahalbidetuko duen elkar bizikidetza giroaren alde egin du
Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaileak alderdien arteko negoziazioa eta gizarteak berretsiko duen akordioa ahalbideratuko duen bizikidetza giroaren alde egin du.
Urkullu EAJren beste alderdikide batzuekin, hala nola, Josune Ariztondo EBBren idazkariarekin, Lokarriren manifestazioan izan da. Bertan adierazi duenez gizartea "normalizazio eta bizikidetza prozesuan aurrera egin ahal izateko, bakearen aldarrikapenean inplikatu behar da".
Era berean, EBBren bozeramaileak azaldu du euskal gizartean alderdi politikoen arteko "elkarrizketa eta negoziazioa ahalbideratuko duen" bizikidetza giroaren alde egin behar dela, horrela, gizarteak alderdi politikoen arteko erabakia berretsi ahal izango baitu.
Bestalde, PP eta Batasuna Lokarriren manifestazioan ez izatearen aldeko erabakiari buruz Urkulluk esan du "EAJ-PNVri ez zaizkiola axola mota honetako gabeziak". "Euzko Alderdi Jeltzalea bake eta normalizazio politikoaren aldeko apustuarekin konprometitua dago".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15