Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko Biktimen Lan-Taldearen presidenteak azaldu duenez, alderdi politikoen proposamenak bateragarriak dira hurrengo hileotan lan-taldeak jarraitu beharreko lan ildoen gainean." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/20

IÑIGO URKULLUK BIKTIMEN LAN-TALDEAREN LAN METODOLOGIAREN GAINEAN BAT-ETORTZEAK IKUSTEN DITU

Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko Biktimen Lan-Taldearen presidenteak azaldu duenez, alderdi politikoen proposamenak bateragarriak dira hurrengo hileotan lan-taldeak jarraitu beharreko lan ildoen gainean.

rss Ezagutzera eman
Biktimen Lan taldeak lan egutegia zehaztu aurreko bilera egin du gaur.
 
Lan-taldearen eginkizunak garatzeko bidean, Iñigo Urkulluk, alderdi polítiko guztien artean “aho bateko borondatea” atzeman du. Izan ere, “indarkeriaren biktimen beharrizanei erantzuna emateko Eusko Legebiltzarrak berak hartutako erabakien arabera, zeregin nahikoa itxiak dira”, gehitu du,
 
Iñigo Urkulluren iritziz, auzia “Lan-Taldearen lan metodologia eta bere jarduera esparrua zehaztean datza”. Urkulluren ustez, “agerraldiez gain, behatoki funtzioa bete beharko luke Biktimen Lan-Taldeak, eta, era horretara, Eusko Legebiltzarrak onartutako neurriak gainontzeko instituzioetan ere bete daitezela zaindu”.
 
Jarraipen eginkizun hau Eusko Jaurlaritzako Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzekin koordinatu beharko litzateke.
 
Ganberak onartutakoari jarraiki, Eusko Legebiltzarrak aplikatu beharko lituzken neurriei dagokienez, Lan-Taldeak berak eta Legebiltzarreko Mahaiak jarduera egutegia zehaztu beharko dutela azaldu du Iñigo Urkulluk. Indarkeriaren biktimen alde martxan jarri beharreko ekimenen artean, besteak beste, monolito bat jartzea edota biktimen oroimeneko eguna zehaztea lirateke.
 
Komunikabideei egokitutako eguna eta indarkeriaren biktimen gaiei buruzko kode deontologikoa ezartzearen alde alderdi polítiko guztiak bat etorri direla adierazi du Urkulluk. Dena dela, oraindik ez dagoela ezer finkaturik azpimarratu du buruzagi jelkideak. “Gaur mahai gaineratu diren ekimenak denak dira bateragarriak baina adostu beharrekoa metodologia komuna da”, gaineratu du.
 
Ideia hauek guztiak lan egutegi baten finkatuta gelditu beharko dira. Aurreikuspenen arabera, adierazi du Urkulluk, “hemendik ostirala bitartean edota, asko jota, datorren astean itxita geldituko da”.