"EAJren grabitate-zentroa Euskal Herrian eta erabakitzeko eskubidean dago, eta erabakitzeko eskubidearen erabilera azkenengo ondorioetara eraman behar dugu" gehitzen du." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/18

“INDARKERIARIK GABE, JOKO POLITIKOA IREKIA DA ETA GEHIENGO DEMOKRATIKOEK ERRESPETATU EGIN BEHARKO DIRA" DIO JOSEBA EGIBARREK

"EAJren grabitate-zentroa Euskal Herrian eta erabakitzeko eskubidean dago, eta erabakitzeko eskubidearen erabilera azkenengo ondorioetara eraman behar dugu" gehitzen du.

rss Ezagutzera eman
Atzo gauean azkenengo orduan Aretxabaletan emaniko hitzaldi batean, Gipuzko Buru Batzarreko lehendakaria den Joseba Egibarrek adierazi zuen une honetako helburua dela agente politiko guztiekin eztabaida-mahaia kudeatzea. "Mahaia sukalde-lana nahikoa dagoenean izango da; hau da, azkenengo emaitza ziurtatua agertzen den unean, zeren PSOEk ez baitu aldez aurreko konprisorik hartuko".
 
Egibarren ustez, eztabaida-mahaian "adostasuna bilatu egin behar da". Ildo horretan, adostasuna beti gehienen iritzia izango da, baina ez du zertan aho batekoa izan. " Agente politikoen artean adostasun handi batera heltzeko bokazioa daukagu. Akordioaren bila joango gara, baina indarkeriarik gabe joko politikoa ireikia da eta gehiengo demokratikoak errespetatu egin beharko dira" baietsi zuen. Auzi honetan, gogorarazi zuen bakea ezartzearen eta normalizazioaren gaineko EBBren dokumentuak dioena: " ezin da betorik ezartzeko eskubiderik onartu eta herritarrek demokrazioa zer pentsatzen duten adierazteko eskubidea izan behar dutela"
 
Eusko Legebiltzarreko EAJko bozeramaileak esan zuen: " Euskal Herrian eta Espainiako Herrian eraginik duen gatazka politikoaren konponbidea mahaigaineratuz gero, beharrezkoa eta desiragarria izango da Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea dutela pentsatzen duten talde politikoek diagnosian eta gutxieneko demokratikoan bat egitea aipatutako gatazka politikoa konpontze aldera". Bere iritziz, " Estatuko Gobernuak seriotasuna emateko eta normalizazio politikoa emateko prozesu negoziatzailea beharrezkoa eta luzaezina dela pentsarazteko era bakarra da". Halaber, zera gehitu zuen: "Zapaterok badaki gatazka konpontzeko era bakarra dela Euskal Herria existitzen dela eta erabakitzeko eskubidea duela onartzean datzala".
 
"EAJren grabitate-zentroa Euskal Herrian eta erabakitzeko eskubidean dago" esan zuen. Eta grabitate zentroaz ari denean dio " gune ziurra dela eta egitasmoek ez dute zentzurik galduko". Gai honi dagokionez, zera esan zuen " PSOE eta ezker abertzalea oker daude EAJren grabitate-zentroa beste bat dela pentsatzen duten unean". Bi talderen B planari egiten dio aipamena: Kataluinan bezalako estatutuaren berritzeko eskaintza ( PSOEk EAJri) eta horrek esker abertzaleari Eusko Legebiltzarrean onetsitako proiektuaren mamiaz baliatzen utziko lioke.
 
Bere ustetan, EAJren papera oso garrantzi handikoa da. " Azkenengo ondorioetara eraman beharko dugu erbabakitzeko eskubidea kontsultaren bidez. Ildo horretarik, herriaren aldeko gure konpromisoa argi dago eta sendotu egingo  da ezbairik gabe" ondorioztatu zuen.