Prentsa Aretoa
2006/03/15
EAJk PSOEren ZINISMOA SALATU DU OTEGI INDARKERIA EZ GAITZESTEAGATIK SOLASKIDE EGOKIA EZ DELA ADIERAZTEN DUENEAN
”Arnaldo Otegirekin ezin duzu hitz egin baina ETArekin bai?, ekintzetan diharduanarekin bai eta Arnaldo Otegirekin ez?”, galde egin dio Joseba Egibarrek PSOEri
GBBko presidenteak PSOEren “zinismoa halako punturaino” iritsi dela adierazi du, “non atzo Blanco Arnaldo Otegik indarkeria salatzen ez duelako solaskide egokia ez dela esatera ausartu zen”. Jarraian, “Arnaldo Otegirekin ezin duzu hitz egin baina ETArekin bai?, ekintzetan diharduanarekin bai eta Arnaldo Otegirekin ez?” galde egin du. Bere ustetan, Ezker Abertzaleko bozeramalearen gartzelaratzea “PPren kritika isuria heltzen duen tapoia” da, ETAren suetenaren iragarpenaren atzerapenaren aurrean. “Alderdi Sozialistak inkesten menpen dago eta alde horretatik PPrekin bat egiten du, prozesua zalantzan jartzearen arriskua egonda ere; PSOEk hotz jokatzen du zentzu horretan” gehitu du.
Bozeramale jeltzaleak suetena iragartzearen erabakia “hartuta dagoela” uste du eta ETA “denborak administratzen, eragile oro lekuz aldatzen, eta beste eragile politikoak baldintzatuz, Zapatero barne, ari dela” iritzi dio.
Ezker abertzalearen azken salaketei erantzunez, PNVk ahuldu nahi dituela esateko zertan oinarritzen diren galdetu die. “Ezker Abertzaleak pasa den astean egin duenak gehiago ahultzen die; alegia, greba orokor bat iragarri eta greba orokor horren emaitzak ikusi” zehaztu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15