Prentsa Aretoa
2006/03/09
JOSEBA EGIBAR: “ESPAINIAKO GOBERNUAK PAGOTXA AURKITU DU ABERTZALEEN ARTEKO ENFRENTAMENDUEKIN”
“Espetxe politikaren eta azken hilketen erantzule nor da?”, galde egin du. “Ezker abertzaleak benetan sinisten al du giza-seme hauek biak EAJren eraginez hil direla?. Espainiako Gobernuak du espetxe politikaren estrategia eta bere ondorengoen giltza eta baita erantzukizuna ere”, gehitu du.
Joseba Egibar, EAJ-PNVko Legebiltzar Taldearen bozeramaileak, Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, azken egunotako argazkiaren irakurketa egin du. “Ez da argazki txukuna”, nabarmendu du. “Hamabost egunetan, gertaera larri bi izan ditugu; Angulo eta Sainz-en hilketak. Gertaera Espainiako Gobernuak darabilen espetxe politikaren estrategiaren erakusle da eta hor dago gertakariaren larritasuna”, azaldu du. Joseba Egibarren iritziz, Espainiako Gobernua oso urrun joan da azken egunotako Auzitegi Gorenaren ebazpenak onartzearekin. “Espetxe zigorren batuketa onartezina da. Espainiako Gobernuak bultzatu ez baina babestu, babestu egin du ebazpen hori. Zalantzarik ez, espetxe politikaren estrategia eta bere ondorengoen giltza eta baita erantzukizuna ere Zapateroren Gobernuarena dela”, gaineratu du. “Nor da orduan espetxe politikaren eta azken hilketen erantzule nagusi?”, galde egin du. “Ezker abertzaleak benetan sinisten al du giza-seme hauek biak EAJren eraginez hil direla?. Ezker abertzaleak hori bereizten ez baldin badu, ondorengo analisiak ere baldintzatuak izango dira”, zehaztu du.
Kontraesanak kontraesan, espetxe polítika horren erantzule nagusi den Alderdi Sozialista liskar eta argazki hauetatik kanpo gelditu da. “Abertzaleen arteko enfrentamenduen aurrean Alderdi Sozialistak argi ikusi du panorama: hau dek pagotxa!. Hauek horrela dabiltzan bitartean, guk jai!. Horretan dabiltza sozialistak”, azpimarratu du Joseba Egibarrek.
Mahaiaren osaketari dagokionez, bestalde, Egibarren ustez, ezker abertzaleari ezin litzakio ardura guztia leporatu. “ETAk Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa eta negoziazioaren ateak ireki baditu, ezker abertzaleak ere bere saikera egin duela argi dago”, zehaztu du, “baina, badirudi, ETAk datozen astetan su etena iragartzen ez badu, dena pikutara joango dela”, ñabartu du. “Giroa sortu behar da balizko Mahai hori osatzeko. Eskubide guztien urraketa desagertuko al da?. Ezezkoan nago. Espetxe politikaren ondorioak edota zerga iraultzailea delakoaren mehatxua konponduko al da?, ala, alderantziz, guzti hori konpontzeko osatu behar da Mahaia?”, ohartarazi du buruzagi jelkideak. Balizko Mahaia lapikoa egosten denean osatuko dela iritzi dio Joseba Egibarrek eta, horretarako, bere funtzioa ere finkatuta izan beharko duela uste du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15