Prentsa Aretoa
2006/03/06
EAJ, EA eta EZKER BATUAK ARABAR ERRIOXAKO ARDOAREN KALITATEAren DEFENTSAri BURUZKO EKIMENA AURKEZTU DUTE
Haritz zuraren zatiak Jatorrizko Izendapenik ez duten Ardo Mahaietara muga dadila eta ardo praktika hau erabiltzen duten ardo-egileek etiketa ezarrarazi dezatela eskatzen dute.
Iragan abenduaren 28an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean agertu bezala, ardo merkatuaren 1493/1999ko antolaketa Araudian, zenbait aldaketa iragarri ziren. Araudi berri horrek aldaketa txikiak hartzen ditu bere gain; ardogintzan haritz zura erabiltzea, hain zuzen. Praktika horren bitartez, ardoari zahartuaren zaporea hartzen du.
Estefanía Beltrán de Heredia, EAJ-PNVko Legebiltzarkideak azaldu duenez, aldaera horrek, “gure ardangileentzat zeharo kezkagarria den ezaugarri bat jasotzen du”. Beltrán de Herediak adierazi bezala, “ardoaren zahartze-prozesua upeletan eta botilatan egin beharrean, orainarte egin bezala, zahartuaren zaporea hartzen duen ardoa besterik ez da lortzen. Antzeko zaporea izan liteke baina inola ere kalitate berekoa”.
EAJ-PNVko Legebiltzarkideak bere ardura agertu du. Izan ere, gaineratu du, “hainbat ikerketek frogatzen dute, ardo praktika honek ez diola inolako mesederik egiten ardoaren kalitate mailari”. Nolabait, “iruzur egiten zaio kontsumitzaileari”, nabarmendu du. Zentzu honetan, teknika hauekin sortutako ardoek ez dutela Arabar Errioxako Jatorri Izendapenak darabiltzan ospe handiko ardo onduen prozedura bera jarraitzen azaldu du.
Horregatik guztiagatik, EAJ-PNV, EA eta EB Legebiltzar Taldeek, Arabar Errioxako ardoen kalitatearen defentsari buruzko Legez Besteko Proposamena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Ekimenean Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote, “haritz zuraren zatiak Jatorrizko Izendapenik ez duten Ardo Mahaietara muga dadila eta ardo praktika hau erabiltzen duten ardo-egileek etiketa ezarrarazi dezatela”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15